Albaloteko espetxean luzea da negua

Albaloteko espetxean luzea da negua –

Albaloteko espetxean luzea da neguaOrduak garrantzia dauka gure bizitzetan, nahiz eta ordulariak apurka galdu duen.

Ez da egongo unerik urtean jende gehiago ordulariaren pendiente izango denik, urte zaharretako gau erdia hurbildu ahala. Badirudi zerbait aldatuko dela hamabi kanpaikada horietan zehar, baina ezkilak dozena bat aldiz entzun eta gero, antzekoa da dena: lagun eta senide berdinez inguratuta gaude, geure barne mamuak uxatu gabe, baina hori bai, muxu batzuk gehiagorekin.

Gu mahaiaren bueltan ginen bitartean, 300 bat euskaldun espetxean zeuden; daude. Haietako askok ospatzeko modua aurkituko zuten, ziur, ospatzea mundua eta ordulariak bueltaka jarraitzen dutela, denboraren kontraesan doilor hori: segundu bakoitzak kaletik apur bat gehiago jartzen dituen era berean hurbiltzen gaituela denok beste pixka bat tonbara.

Baina guztiek ez zeukaten ordularirik; guztiek ez zuten ilargirik ikusiko ziegako leihotik, edo petardoren bat entzun 2018ari tinbre joka. Badaude isolamenduan dauden presoak; badaude bi maiatzaz geroztik isolatuta: Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgado.

Zortzi hilabete dauzkate isolatuta, Alboloteko espetxean bakartuta, etxetik 800 kilometrora, baldintza zinez zailetan. Lur azpiko ziega batean dauzkate, 11 gradora iristen ez den tenperaturarekin eta berogailurik gabe. Ziegan mugitzeko zailtasun ikaragarriak dauzkate, ezin baitituzte sei pauso baino gehiago eman. Bakarrik daude, beste inorekin harremanik izan gabe. Lau orduz baino ez dituzte ateratzen 15×15 metroko patio batera. Ohartuko al ziren urte batetik bestera igaro ginen egunaz? Zertarako?

Bakarrik. Hotzez. Mugimendurik gabe. Hitz egin gabe. Euskaraz hitz egin gabe. 2017aren gehiena; 2018aren auskalo.

Albaloteko espetxean luzea da negua

Zergatik daude, bada, egoera honetan? Espetxeko zuzendaritzak emakumeei derrigorrezko lan bezala jarri nahi izan dielako, besteak beste, komunak garbitzea. Ordaindutakoa behar lukeen lana dohainik egitearen kontra agertu ziren Mujika eta Delgado hasieratik, gainontzeko presoen babesarekin. Maiatzaren 18an sartu zituzten espetxera.

Garai hauetan ez omen dira sobera antzematen duintasuna, koherentzia, printzipioei eusten dien jendea, kasta… Nola izango bada erraza? Kasu honetan 800 kilometrotara dagoen lur azpiko zulo zikin batean begiratu behar da guzti horrekin topo egiteko.

Datorren larunbatean Bilbon jende askorekin oroituko naiz: batzuetaz ahopeka maldizioak botatzeko, eta beste batzuekin irribarretsu; eta uneren batean oroituko naiz bi emakume euskaldun kristo etxeko espetxe batean isolatuta dauzkatela, zutik mantendu zirelako haienak ez ziren lanak egitera behartu zituztenean.

Bai. “Trabajos forzados”.

Albaloteko espetxean luzea da negua

Albaloteko espetxean luzea da negua
agurtzane delgado, ainhoa mugika, albalote, Albaloteko espetxean luzea da negua, dispertsioa, emakumeak kartzelan, espetxea, euskal presoak, kartzela, presoak, Sakabanaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude