Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Aspaldi ez bezalako oihartzuna izan zuen azaroaren 30eko bilerak: Confebask, CCOO, UGT, LAB eta ELA mahai baten inguruan eserita akordio interprofesional bat adosteko. Jakina, halako gauza bat hedabideek hain entzutetsu egiten dutenean, zerbaiten bila dabiltza. Gauzak horrela, gertatzen ari denaren diskurtso eta errelatoak berebiziko garrantzia hartzen du, baina bakoitzak bere kontakizuna du.

Agertzen ari diren errelato guztiak azaldu aurretik, komeni da gogoratzea aurretik halako akordio bat sinatzeko beste bi saiakera izan zirela.

Lehena 2012ko otsailaren 8an:

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Bigarrena 2013ko uztailaren 5ean:

ai2013elcorreo

Prentsan argi azaldu zen moduan, bi saio hauek porrot egin zuten Patronalak ez zuelako sinatu nahi izan, bere baldintzak onartzen ez ziren bitartean.

ai2013elaBigarren porrotaren ondoren agiri batean (Ez da posible 2013ko uztailaren 5ean konturatzea Patronala nolakoa den) gure ikuspuntua argitzen saiatu ginen. Mahai horietan ez ginen eseri ere egin patronalak malgutasun gehiago eta ekintza sindikala murriztea (bake soziala) eskatzen zuelako.

Aurreko bi porroten ostean badirudi aukera berri bat sortu dela, Confebask presta azaltzen dela sinatzeko eta ELA ere prest dela. Zer dela eta aldaketa hau? Eragile bakoitzak bere errelatoa dauka.

Guztia sinatzen duten sindikatuek diote uztailaren 22an elkarrizketa sozialerako mahaian sinatu zuten akordioak bultzatu duela bilera historikoa. Hori esanda, ez dute argitzen zergatik dagoen orain prest Confebask akordioa sinatzeko, eta zergatik hartuko duen parte ELAk negoziazioan.

perrodelhortelanotxikiSinaduraz sinadura dabiltzanek, sinaduron onuren errelatoak eraiki behar dituzte, erabiltzen duten bestela okerrago izango zen horrek ez duelako balio inoiz baina okerrago daudenentzat. Horregatik diote ELAren erruz 380.000 langile daudela hitzarmenik gabe EAEn.

Hain justu, El Correok (eta DVk) ostiraleko albisteko lerroburuan iradokitzen duen moduan.

aielcorreo

Argi utzi behar da akordio interprofesional hau sinatzeak ez duela ekarriko langile hauen hitzarmenen berritze automatikoa. Akordioa sinatzen bada EAEko hitzarmenek estatuko hitzarmenekiko lehentasuna izango dute (baina ez enpresetan sina daitezkeen hitzarmenekiko). Lan erreformak bere horretan jarraituko du, eta ptronalak hitzarmenak blokeatzen jarraitzen badu, 357.000 langile horiek berdin-berdin jarraituko dute.

LABen errelatoa Ainhoa Etxaidek Deian, akordio interprofesionalarekiko Confebask eta ELAre jarrera aldaketaz galdetzen diotenean, esan zuena izango da seguruenik: “Si hay un acuerdo igual al que pudo haber en 2013 no tendré claro por qué lo hay ahora y entonces no. El acuerdo que propuso el Gobierno vasco no incluía nada de paz social. Eso sí, recordaría que quien dijo que no en 2013 fue Confebask porque se ponían límites a la reforma laboral.

Hori irakurrita, bereziki harrigarria izan zen Garak abenduaren 1ean bere editorialean (Sindicatos y patronal se abren al diálogo) idatzi zuena: “Por otra parte, algunas estrategias sindicales también aportaron su granito de arena al priorizar los convenios de empresa y abandonar los convenios sectoriales. Ahora se empeñan en destacar que el paso dado es una renuncia de la patronal.” Zer bilatuko dute errelato horrekin?

Ainhoak ere dio Eusko Jaurlaritzak eskaini zuen akordioak ez zuela bake sozialik eskatzen. Gertatzen dena da akordio interprofesionala ez dela gobernuarekin sinatzen, sindikatu eta patronalaren artean baizik. Bake soziala patronalak eskatzen zuen.

Patronalaren errelatoa ez dakit zein den; berdin dio, beti zutik erortzen baitira.

Eta guk zer diogu? Bere garaian esan genuen zergatik ez genuen aurreko bi saioetan parte hartu (gorago azaldu dut), eta orain Confebaskek egiturazko akordio interprofesionala eskaintzen du bake sozialik eskatu gabe. Gu akordio horren alde gaude, bere garaian ginen moduan, eta Confebaskek aurreko saioetan egiten zituen eskaerak egiten ez dituenez, parte hartuko dugu negoziazioan eta akordiora iristen saiatuko gara.

Erantzun beharreko galdera nagusia da: Zergatik aldatu du jarrera patronalak?

Lan erreforma onartu zenean guk erabaki genuen aurre egin behar geniola. Lan erreforma baliogabetzen zuten klausulak definitu genituen, eta ordudanik saiatu gara klausula hauek dituzten hitzarmenak sinatzen ahal dugun enpresa eta sektoreetan. Baldintza hauek betetzen dituzten 400 enpresa-hitzarmenetik gora sinatu ditugu eta sektoreko 20etik gora.

Zer gertatu da 4 urte hauetan? Confebaskek (eta bere baitako patronalek) negoziazio kolektiboa (guk nahi ditugun edukiekin) blokeatuta zuenez, negoziazio mahai berriak ireki ditugula beste patronal batzuekin. Bizkaiko merlataritzan sinatu ditugun hitzarmenen adibideaz aritu nintzen aurreko post batean, gaian inork sakondu nahi badu.

Langileentzat onak ziren hitzarmen hauek baliogabe uzteko asmoz, sektore bereko estatu hitzarmenak sinatzen hasi ziren CCOO, UGT eta CEOE (Confebask CEOE da). Baina horretarako irtenbidea ere bagenuen: sinaturiko hitzarmen batzuei EAEko hitzarmenei lehentasuna ematen dieten akordio marko sektorial batzuk bultzatu genituen merkataritzan eta ostalaritzan, estaterako, eta bertan patronal desberdinak azaltzen ari dira.

Bide berean joanez gero Confebaskek ikusi du gero eta patronal gehiago ariko direla sektorez-sektore bere monopolioa lapurtzen. Horregatik horietako bilera batean hauxe bota zuen Confebaskek: zergatik ez dugu akordio interprofesional bat sinatzen, sektorez-sektore akordio marko mordo bat sinatzen joan ordez? Hor abiatu zen azaroaren 30ean egin zen bilera historikoaren ibilbidea.

Baina, zergatik komeni zaio akordio interprofesionala? Sektoretako patronal asko egon arren, ez dagoelako Confebask ez den EAE mailako beste patronal interprofesionalik. Beno, orain urte betetik hona bada bat: Garen. Eta Confebaskek kosta ahala kosta borrokatu du negoziazio mahaian tokirik gabe gelditu dadin, ez baitu EAE mailan konpetentzia egingo dion patronalik nahi.

Batzuk errelatoak sortu behar dituzte jendea erakartzeko, bozkak irabazteko. Guk, ordea, egiten duguna kontatzen dugu, berdin publikoki zein pribatuki, EKAI Centerrek maisuki esan zuen moduan, arazotxo bat baitugu: “…tienen serias dificultades para despegarse de la realidad. Como consecuencia de su propia actividad, de la sobriedad y seriedad de su gestión económica, ELA y LAB -aunque quisieran- lo tendrían muy difícil para dedicarse a “pájaros y flores” como, desgraciadamente, están haciendo grupos políticos y medios de comunicación.

Azaroaren 30aren ondoren hedabideetan sortu den zurrunbiloaren aurrean norabide argia markatu digu Villarrealek: jarrai dezatela titularretara jokatzen, besteok bitartean geureari eusten jarraituko dugu, herri honetan langileen bizi baldintzak hobetzeko borrokari, alegia. Baina komunikazioa ahaztu gabe, noski! Asko egin eta gutxi komunikatzen baitugu guk, beste batzuk gutxi eginda asko komunikatzen duten bitartean.

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?