Akojonatuak

Akojonatuak –

AkojonatutaGure ama izutua dago. Akojonatua. Nire amaginarreba ere bai. 80ak ederki pasatuak dituzte biek eta ordu franko ematen dute etxean, telebistari begira. Eta telebistek solasgai bakarra izan dute azken egunetan. Edo ia-ia. Gure ama eta nire amaginarreba ez dira ergelak. Ikus-entzunezkoetan heziak direnez, badakite bereizten zein den albisterik garrantzitsuena. Batez ere, berrogei minutuko albistegi batean 20 minutu baino gehiago albiste bakar bati eskaintzen bazaio. Eta 20 minutu baino gehiagoz kontu berari bueltaka ibili ondotik, alferrik da erratea, “tira, hala ere, egoera ez da hain larria”. Hedabide batzuk ohartzen ari dira. Bertze gai batzuekin irekitzen ari dira. Zorioneko aferari leku gutiago ematen hasi zaizkio. Baina ez dakit berandu ez ote den. Gure ama izutua dago. Akojonatua. Nire amaginarreba ere bai.

Eta ni pixka bat potroetaraino, bonbardaketa txatxu honetaz.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko martxoaren 4koa]

Akojonatuta

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

5 pentsamendu “Akojonatuak”-ri buruz

  • Zure ama eta amaginarreba kutsatzen badira ia ziur hil egingo dira. Egia da, bai ala ez? Egia bada, akojonatuta egotea normala da. Eta akojonatuta badaude neurriak hartuko dituzte, beraz ez da txarra. Normala ez dena, lasai egoteko esan eta birusaren bila joan dendartera.

  • Izuarekin ez omen da ezer irabazten, diote. Lasaitasunarekin ere ez. Hemengo txinatarrak harrituta omen daude, ez dute neurririk ikusten, dena lasai-lasai. Inork ez du sakrifikatu nahi, asteburua etxean? Nola ba! Hori guzateriaren aurkako krimena litzateke. Zinera, futbol partidua ikustera… lasai-lasai. Izua farmazia industriak sortu nahi du dirua irabazteko, hori diote. Guk horri aurre egiteko lasai-lasai jarraitu behar dugu. Gu gainera Europa gara, prest gaude, gure osasun sistema menderaezina da. A las primeras de cambio, osasuneko 200 profesional zirkulaziotik kanpo. Hasi ere ez da egin asuntoa eta ospitalak desbordatuta omen daude. Que no nos pase nada! Ah! Baina lasai eh! Ez dut sendagile bakar bat maskararekin ikusten babesteko. Hori Txinako irudiak dira, guk hobeto kontrolatzen dugu, ez ahaztu europarrak garela. Maskarak ba al dituzte? Norbait arduratu da? Keba! Aurreko epidemietan ikusi zen: sekulako stocka egin eta gero ezertarako, zergatik erosi beraz oraingoan? Kapitalismoa elikatzea litzateke. Lasai-lasai, gu europarrak gara, gure osasun sistema menderaezina da. Lau ijito mendean hartzeko ere ez gara. Ijito? Ez, ez, hori ezin da aipatu, arrazakeria da. Beren kulturan dago aginduak ez betetzea, kulturak errespetatu egin behar dira. Lasai-lasai, ijitoak berrogeialdirik ihes egin, Bastidara futbola jokatzera joan lagunekin eta gero positibo eman, eta eskola itxi. Etorkizunean ere behar ditugu istorio epikoak, eta hau horietako bat izango da. Autoritatea, zer da hori? Sistema irauli egin beharra dago, egurra menperatzen gaituen sistemari! Lasai-lasai. Eskuak xaboiarekin garbitzea nahikoa da. Maskarak ez dira beharrezkoak, nola esango dute bada onak direla, denentzat ez badago. Baina lasai- lasai. Hiltzen diren guztiak zaharrak omen dira, patologiak dituztenak. Hori esan eta lasai gainera. Ez dute bizitzen jarraitzeko eskubiderik nonbait. Galdetuko diegu beraiei?

  • https://www.google.com/amp/s/amp.elmundo.es/ciencia-y-salud/salud/2020/03/09/5e660565fc6c83dc068b45b4.html

    Ni honekin gelditzen naiz: “quedense en casa”. Gauzak garbi esan behar dira, umeei bezala gauzak leuntzeak ez du balio.

  • Otsoa eta artzainaren ipuina denok ezagutzen dugu.
    Ez dakit birus hau benetan larria den ala ez, baina ez da harritzekoa sinesgaitzak izatea; hainbestetan esan digute otsoa datorrela…

  • Joxe, zure informaziorako aurrekoan irakurri nuena: Txinan sendatzen ari direnei azterketak egiten ari zaizkie gaitza ikertzeko, eta oraindik ondorio garbirik ezin dela atera badiote ere, biriken ahalmenean %20-30 bitarteko galera ikusten ari dira. Birikako ehunetan kalteak antzeman dituzte. Ez dakite kalte horiek kroniko bihurtuko diren edo ez. Oraindik gaitza ikertzen ari dira. Hau katarrito bat balitz, gure artean askok zabaldu nahi izan duten moduan, MOEak ez lituzke alarma guztiak piztuko. Gure artean zerbait gertatzen da, bai euskaldunen artean. Nik honi euskal panparroikeria deitzen diot. Onintzak Berrian idatzia da panparroikeri horren adierazle garbia. Badugu antisistemarako joera panparroi bat. Panparroikeri akonplejatua da gainera. Ulertuko duzu zer esan nahi dudan: gure herri kozkor batean norbait kalera maskararekin aterako balitz isekapean hartuko lukete herritarrek. Txinan ez litzateke hori gertatuko adibidez. Hemen imajina zaitezke isekak: “baziek bozala jantzita” eta parekoak. Panparroikeri akonplejatu euskalduna, oraindik ere euskara batua onartzen ez duen panparroikeri hori. Eta mundu honetan zerbait nazkagarria badago horixe da, panparroi euskalduna, hori baino gauza zerriagorik ez dago. Sikira panparroi ahaldundua balitz… baina ez, aurrenekoan espaloitik jaisten den euskalduna. Uste dut garbi utzi dudala, ez?