Akilesen orpoa, euskaldunon ahoa

jalon_aquiles

Akiles Estigia aintziran ureztatu zuten hilezkor bihur zedin. Eta lortu zuten, ia, amak ez baitzuen semearen orpoa uretan murgildu! Orpoa uretatik kanpo geratu zen, eta hain justu, Akiles orpotik soilik zen hilgarri.

64 urte igaro dira jada Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) aldarrikatu zuenetik. Antza, guztia izendatzeko dugun “izenditisak” egun bat aukeratzea proposatu zigun geure hizkuntzaren izatea ospatzeko –egun bakar batean ospatu beharko balitz bezala!–. Egunak, behintzat, zerbaitetarako balio du: hausnarrarazteko eta, nolabait, geure buruari promes egiteko.

Euskara “putzu sakon eta ilun” bat izatetik, “itsaso urdin eta zabal”  bilakatu zen, eta ele zaharrak dioenez, geurea zen. Euskarak horrela izaten jarraitzen du, bai. Norbaitek gezi ditxosozko hori euskaldunon ahora bota eta, gainera, asmatuko balu, akabo euskaldunon hilezkortasuna. Akilesen orpoa, euskaldunon ahoa ote?

Komunikazioko Graduko ikaslea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude