Akabo

Akabo –

Akabo

Hemendik Pazko bitartean bada puska luzea, baina udaberriaren promesa –edo oporrena, edo dena delakoarena- dugu horren ondotik. Ez da zerua izanen; purgatoriotik pasa eta gero, eskertuko dugu, ordea.

Ezker abertzaleak panpina kaputxaduna erre duen ala ez, ezin seguru erran. Azken mende erdiko inauteri odoltsuei bukaera emateko gogoa nabari zaio, bederen. Hobe egiazki hala egin badu; haren garizuma 40 egun baino hagitzez gehiago luzatuko du bertzela.

cc-by-sa Aingeru Epaltza euskalerriairratia.com

Irudia | Txilibitua jotzen | Picswiss.png Roland Zumbühl (Picswiss), Arlesheim (Commons:Picswiss project) | Creative Commons By SA

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.