Gaur: Aizpea Goenagarekin bisita gidatua Look Again erakusketan

Biarrizko Ikus-entzunezkoen eskolako ikasleak Look Again-en
Biarrizko Ikus-entzunezkoen eskolako ikasleak Look Again-en

Hau izango da erakusketaren harira antolatu diren bisita gidatuetan azkena.  Joandako asteetan ikus-entzunezkoen esparruko zenbait sortzailek gidatu dituzte bisitariak erakusketako bideoetan barna, eta eurena izan da Look Again-en gainean beste begirada batzuk eskaintzeko ardura, bakoitzak bere lan munduari eta interes pertsonalei loturiko ikuspegia emanez.

Ekainaren 18an Aizpea Goenaga izango da erakusketako gidari lanak egiteaz arduratuko dena.  Aktorea, gidoigilea, idazlea, zuzendaria… ezaguna da Aizpea Goenagak jorratu duen ibilbide profesional jori eta polifazetikoa.

Bisita arratsaldeko 19:00etan hasiko da, euskaraz izango da eta doakoa izango da.

Argibide gehiago: 620 676 095

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu