Aitite Manuelek ez du Madrilgo manifestazioa ikusi

Ez dakigu non den aitite Manuel. Aspaldi galdu genuen bere arrastoa. Aitite Manuelek ez du ikusi gaurko Madrilgo ‘biktimen’ manifestazioa. Eskerrak jaungoikoari.

Frankistek erail zuten Obanosen, ziurrenik, ez baitakigu segurki non izan zen. Ez dakigu nork erail zuen. Ez dakigu deus, baina ohitu gara horrela bizitzera. Galtzaileen bandokoa zen aitite, eta bandidoak irabazleen bandokoak.

Gaur Madrilen ‘Justizia!’ oihukatu dute. Baina ez aitite Manuelek entzuteko bezain ozen. Gaur Madrilen ‘Justizia!’ oihukatu dute, baina ez da justiziarik egingo.

Eta guk galtzaileen bandokoak izaten segiko dugu.

Aitite Manuelek ez du Madrilgo manifestazioa ikusi
Urriaren 27an Madrilen AVTk deitutako manifako irudi bat

Aitite Manuelek ez du Madrilgo manifestazioa ikusi

3 pentsamendu “Aitite Manuelek ez du Madrilgo manifestazioa ikusi”-ri buruz

  • Judutarrek beren burua biktimatzat jotzen dute ere, Palestina entzun ondoren.
    Zein erraza eta erosoa den norberaren burua betidanik eta betiko biktimatzat jotzea.

    • Judutarren eta israeldar sionisten artean bereiziko bazenu, hobe. Nolanahi ere, israeldar sionisten artean ez dira gutxi biktimak edo horien ondorengoak. Indarkeria bidegabearen ondorioetako batzuk gorrotoa eta totalitarismoa dira. Tamalez, biktima berriak errugabeak dira, palestinarrak, baina sionista askok pentsatuko dute haiek ere errugabeak zirela milioka akatu zituztenean. Enfin, betiko sorgin gurpila.

  • Eusko Gudarosteako kidea zen? Edo Espainaren bi bandotik batekoa?