Aitatxi-amatxiek eginikoa (III)

Aitatxi-amatxiek eginikoa –

Gurea falangista zen kronika liburua aurkeztu berri du Alberto Barandiaran kazetariak. Bai ala bai irakurri eta hausnartu behar diren liburu horietako bat.

Aitatxi-amatxiek eginikoa
Arg: Maialen Andres, FOKU, Berria

Oraindik ez dut irakurri, baina dagoeneko barrenak mugitu dizkit. Barandiaranen aitona falangista bazen, gurea karlista baitzen, erreketea, gerraren lehen egunetik tiroak botatzen aritu zen horietakoa, hainbat gerra frontetan ibilitakoa.

Estatistikaren logikagatik bakarrik, ziur naiz Nafarroa Garaian anitzez gehiago garela gerra hartako borreroen ondorengoak biktimenak baino. Eta halakooi dagokigu gure aurreko kabroiek eginikoa azaleratzea.

Egunotan poster bat egiten ari naiz, gure familiaren zuhaitz genealogikoarekin, haurren gelan paratzeko. Bertan agertuko dira gure aitatxiren gerrako ibilerak, eta haren ondoan ohar bat: 1936 eta 1948 urteen artean, halako aitatxien jardun ankerrek 3.507 hildako eragin zituzten Nafarroan.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko urriaren 13koa]

Aitatxi-amatxiek eginikoa

 

+

Komunikazioaren eta transmisioaren garrantzia

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

3 pentsamendu “Aitatxi-amatxiek eginikoa (III)”-ri buruz

  • Ez ba. Gauzak ez dira hala. Kabroi izatekotan anitzez gehiago ziren errepublikazaleen artean, botijo bat, sui bat, baino espainolagoak eta euskaldunen kontrako eta euskaldunen eta euskararen etsai erabatekoak. Seguru nago ez dakizula botijo uskaraz esaten ez idazten. Zer esaten zuen bada PSOEk euskaraz eta euskaldunez 1936an? Eta ezker espainolak, horrelakorik inoiz izan bada? Muera el euskara que es un idioma burgues, igual que en 2021. Niri, egiaren aitortzeko, espainiar horiek guztiak ez zaizkit axola, Maragallen aitatxik erran zuen bezalaxe. “lo mas parecido a un espanol de derechas es un espanol de izquierdas”. Gora herria, geronen kontraesanak eta guzti, baina ez jainkotu gire etsaiak, halaxe baitziren, bakarrik ezkerrekoak, hori Ispanistanen inposiblea da, omen zirelako.,,

  • Gainera, aitatxi-amatxi bikote
    hori oso jende gutxik daki deklinatzen.

  • Bai ala bai? Hoa zakurraren ipurdira! Hori ez da ez euskara ez deus ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude