Aireportuak, 2007ko marka gainditu ezinik

web1_bidaiariakbilakaeraEuskal Herriko aireportuek ia bost milioi eta erdi bidaiari hartu zituzten iaz. Azken urteotan ez da 2007ko marka (6.355.718) gainditzeko moduko zifrarik izan, eta hori nabarmen antzematen da krisiaren atariko datu horiek iazkoekin alderatzean. Izan ere, zazpi urtetan Euskal Herriko aireportuek bidaiarien %13,7a galdu zuten batez beste, eta askoz ere gehiago aireportu txikienetan; Forondan %96, Noainen %72 eta Hondarribian %47.

Miarritzeko aireportua da krisia hasi zenetik gero eta bidaiari gehiago jasotzen jarraitu duen bakarra. Egun, Euskal Herriko bost hegazkin bidaiaritik bat hartzen du. Dena dela, azken bi urteotan beherazko joera du, Hego Euskal Herriko eta oro har Euskal Herriko aireportu nagusia den Loiu (bidaiari guztien %70a baino gehiago) pixkanaka hobera egiten ari den bitartean. Hori horrela, litekeena da urtea bukatzerako Bizkaiko aireportuko zifrak azken urteotako onenak izatea, 2007koen ondotik.

Helmugak

Helmugei dagokienez, Hego Euskal Herriko bost bidaiaritik bat Madrildik etorri edo Madrilera joan zen 2014an, eta %13,4ak Bartzelona zuen abiapuntu edo helmuga. Miarritzeko aireportuan, polarizazioa are handiagoa da: 2013ko bidaiarien %63,4a Parisa joan zen.

web2_helmugakhego

Hego Euskal Herriko hegaldien eskaintza Europako hiri handiek (Paris, Londres), eskala egiteko baliatu ohi diren aireportuek (Frankfurt) eta udako helmugek (Mallorca, Tenerife, Sevilla) osatzen dute. Miarritzeko hegaldi gehienak Frantziako Estatuan geratzen dira (Lyon, Marseilla…), eta, Europako hirien artean, Londres nabarmentzen da gehien.

web3_helmugakipar

Bestalde, azpimarratzekoa da Hego Euskal Herriko bidaiariek Ipar Euskal Herriko aireportuan duten presentzia handia: Akitaniako Merkataritza Ganberaren arabera, Miarritzeko erabiltzaileen %10 inguru da hego euskal herritarra.

Informazio gehiago: www.gaindegia.eus

aireportuak, Ekonomia, Euskal Herria, garraioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude