AHTaren desjabetza aktak altxatzea bertan behera uzteko eskaria Atxondon

Gaur goizean udaletxean emandako prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, informazio publikorako epea amaitu orduko egin diete lurjabeei desjabetza-aktak sinatzeko deia; “interesatuek eginiko alegazioak erantzun barik”, Onintze Oleaga zinegotziak esan duenez. Atxondoko Udalak Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kontra egindako argudioak jasotzen dituztenak eta atxondarrek aurkeztutako 159 alegazio teknikoak daude erantzuteke. Alegazio horiek landu eta erantzun ezik, “legeak ezartzen dituen arauak bete barik” dabiltzala proiektuarekin aurrera egiten salatu dute bildutakoek.

David Cobos alkatea -eskuman- gaur goizeko prentsaurrekoan

AHT, Atxondo
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude