Ahozko eta idatzizko komunikazioa nola hobetu

Ahozko eta idatzizko komunikazioa nola hobetu

Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek.
Ahozko eta idatzizko komunikazioa nola hobetu
Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko, hemen duzue ikastaro-proposamen bat:

  • Irakaslea: Joxerra Gartzia; euskal idazle, kazetari eta EHUko irakaslea.
  • Praktikan oinarrituriko metodologia; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu Miramar Jauregian, Donostian, ostiraletan 16.00tik 20.00ra).
  • Iraupena: 2016ko apirilaren 4tik 29ra.
  • Prezioa: 390 euro, ikasle ohiak %15eko deskontua.

.

Hauexek dira ikastaroan ikasiko dituzun alderdi garrantzitsuenak:

  • Jendaurreko komunikazio egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten.
  • Diskurtsogintzan trebatzen, nola ahoz ala idatziz (nondik hasi, nondik segi eta nola bukatu, besteak beste).
  • Ahotsaren alderdiak kontrolatzen: norberaren esateko gaitasuna, ahotsaren alderdi mekanikoa, distantzia erregistroa…
  • Gorputzaren alderdiak menperatzen: kokapena, gorputz jarrera, keinu-imintzioen erabilera…
  • Jendaurreko komunikazio-egoerei beldurra galtzen, autoestima eta jarrera baikorra landuz.

.

Xehetasun gehiago behar izanez gero telefonoz edota posta elektroniko honen bidez (komunikazioa@asmoz.org) ere komunika zaitezke.

Laguntzeko prest izango gaituzu.

Ahozko eta idatzizko komunikazioa, hitz egin, komunikazioa

Ahozko eta idatzizko komunikazioa, hitz egin, komunikazioa

Etengabeko formakuntzarako zentroa. Online ikastaroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude