Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea

Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea –

Bizkaiko Aldundirako hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta, Unai Rementeriak hurbileko merkataritzaren alde egiteko mezu batzuk zabaldu zituen atzo Twitter bidez, dela Ermuan arropa denda duen Natalia, dela Barakaldon arraindegia duen Andoni akorduan. Azken honekin, ordea, ez zaizkio kontuak ondo atera jeltzaleari; ez ditu ondo kalkulatu arrain saltzailearen lan eta atseden orduak, edo kontrakoan, ez du ondo kalkulatu bere mezuak izango zuen zabalkunde negatiboa.

.

.

Ahaldun Nagusiak honela dio txioan: “Andoni arrain saltzailea da Barakaldoko azokan. Goizeko 4.30ean jeikitzen da arraindegiko lanak egiteko, eta arratsaldez beste denda batean egiten du lan. Pertsiana gaueko 10.00etan zarratzen du. Ez da kexatzen, ez ditu laguntzak eskatzen; ideiak baino ez ditu eskatzen. Jende honek merezi du ahalegina”.

Erantzun mordoa jaso du derrepente, alafede!

.

.

Askok ironia erabili du jeltzaleari erantzuna emateko; Andoni kexatzen ez bada lehertuta dagoelako dela, edo igandea lotan emango duela eta ez dela bozkatzera joango ohartarazita. Beste askok lan duinaren ordez prekarietatea bultzatu eta saltoki erraldoiak hobetsi izana leporatu diote Rementeriari.

Edozelan ere, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak txioa bota eta gutxira, norbaitek sortua zuen jada Andoni #arrainsaltzailea profila @arraindoni_4_30 izenpean: “Arrainsaltzailea. Prekarioa. Denda batean be egiten dot biharra. Lo gutxi egiten dot…”.

Marka da gero!

.

Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea

Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea