Agur triunfalistak eta erronka berriak hezkuntzan

Agur triunfalistak eta erronka berriak hezkuntzan –

Zoritxarrez, STEILASen bozeramailea nintzenean, aurreko agintaldian, nire iritzi kritikoa behin eta berriz adierazi behar izan nuen hezkuntza departamenduko  arduradunen ekintzen aurrean.

Agur triunfalistak eta erronka berriak hezkuntzan

Aurreko kontseilariak eta bere taldeak nazioarteko errekonozimendua lortu dute UNESCOk  SKOLAE programari merezi duen saria eman baitio. Programari gure babes publikoa  eman diogu eta gure aitortza eta jazarpenaren aurrean elkartasuna adierazi diegu beren egilei eta programaren arduradunei. Dena den, aitorpena elkarrekikoa izango ez denez, STEILASen papera aldarrikatu behar dugu. Izan ere, hezkuntzak hezkidetza gaiari buruz hamarkadetan zehar  ezer gutxi egin  duenez , arlo horretan zeuden gabeziak arintzen saiatzeko ikastetxei  eta irakasleei proposamenak eta materialak eskaini dizkiegu. Aipatu behar dugu, halaber, aurreko legealdiaren ia erdian sindikatuko Emakume Idazkaritzako arduradunok behin eta berriz zuzendu ginela departamenduko  arduradunei  gobernu programako berdintasun alorrean hartutako konpromisoak gogorarazteko eta gure lankidetza eskaintzeko , gainera, UPNren gobernuaren plan negargarria departamenduaren webgunetik kentzeko eskatu genien. Zorionez, azkenean SKOLAE iritsi zen.

Aurreko gobernuaren onuren artean hezkuntza alorrean aipa ditzazkegu planifikazio saiakera laudagarriak, zeinetan ados egon gaitezkeen edo ez: prestakuntza, berrikuntza, FP edo aniztasunari arreta emateko planak … Zoritxarrez, plan hauek jarri dira martxan baliabide nahikorik gabe, berriro ere beren arrakastaren edo porrotaren ardura irakasleen gain utziz.

Era berean, lorpena izan zen erakunde sindikalekin lortutako akordioa UPNren gobernuak 2010etik hona ezarritako murrizketekin amaitzen hasteko, Hezkuntza kalitatea hobetzeko ituna. Desiratzen zen guztia ez da hor sartzen, erakunde sindikal gehienek sinatzeko unean adierazi genuen bezala, hala ere abiapuntu gisa hartu genuen. Itun  honen jarraipena ere ezin da txalotu. Aurreko ikasturtean zehaztu  beharko liratekeen puntu asko ez dira negoziatu eta ezarri behar ziren neurri batzuk ez dira aplikatu. Ehunka irakasle zain daude oraindik udako hilabeteetarako kontratua luzatzeko ,  akordioan agertzen zen bezala  eta 60 urtetik gorako behin-behineko langileek alferrik itxarongo dute lan herenaren murrizketa.

Legealdiaren hezkuntza arloko ebaluazio labur amaitzeko, esan beharra dago departamenduko eguneroko kudeaketa kaotikoa izan dela.

Horregatik guztiagatik, ez dut uste agur triunfalistetarako arrazoirik dagoenik. Lorpenak eta bete ez diren konpromisoen ebaluazio errealistagoa  eskertuko genieke.

Ikasturtea hasteko egun batzuk falta dira eta kontseilaria eta talde berri batekin hasiko da.

Hezkuntzarako gobernu programa arreta handiz irakurri ondoren, espero dut gutxienez hezkuntza finantzatzeko gaia serio hartuko dela eta BPGren %5a inbertitzeko konpromisoa beteko dutela. Halaber, espero dut inbertsio hori eskola publikora bideratzea eta bereziki aniztasun arretari eskaintzea beharrezkoak diren baliabideak . Zalantzarik ez dut SKOLAE programa ikastetxe  publikoetan mantenduko dela,  baina ez dut bat ere argi zer gertatuko den ikastetxe pribatuetan. Ez naiz hain baikorra euskararen tratamenduari dagokionez, Jimeno jaunak orain arte erakutsi duen euskarafobiagatik eta PSNek hizkuntza-zonifikazioarekin amaitzeko izan duen borondate ezagatik. Kezkatzen nau ere 0-3 zikloaren konpromiso ezak eta berroroitu behar da langileek urte luzeak daramatzate kudeaketa bateratua eta lan baldintza duinen zain.

Lan asko egin behar da eta hezkuntzan erronka handiak daude. Adi egongo gara. Oraingoz 100 eguneko kortesia epea itxaron behar dugu talde berriaren balorazioa egiten hasteko.

Agur triunfalistak eta erronka berriak hezkuntzan
Agur triunfalistak eta erronka berriak hezkuntzan

STEILAS Hezkuntza Sindikatuko bozeramailea