Agur Perurena, agur

Mzc3Mw==

Gailurra El Paísek argitaratutako hau dela esango genuke, gertaera ez baita gure artean bakarrik geratu. Espainia aldean ere, tsunami baten antzera ibili da eta dabil oraindik, hedabideetan eta sare sozialetan Perurenaren kontua: facebooken, twitterren, meneamen… Asko ikasi dugu geuk ere bidean, albiste batek berez duen oldarra sare sozialetan zabaltzeari buruz. Lautadari nola eman su, alegia. Eta Trendic topic hitz eta kontzeptuak zer esan nahi duen ere ikasi dugu.

Poz-pozik gaude, baina tristura bat ere badugu barneraturik, lehenago ere aipatu izan duguna: bideoa euskaraz izan balitz, ez ginatekeen hain urrutira joango.

Iñakirekinn hitz egin dugu eta badakigu bera ere harriturik eta pozik dela gertatutakoarekin. Iruzkin zakarrei erantzuten denborarik ez galtzeko gomendatu diogu, eta pozteko gertatutakoarekin eta ospatzeko bereekin.

Orain iritsi da ZuZeuko azaletik ezkutatzeko tenorea. Bisitek jarritzen dute, baina beste gauza batzuetan gabiltza lotuago. Sarrera honek beronek aterako du Perurenarena geure azaletik.

Eskerrik asko, Iñaki, eskerrik asko denoi: hurrengo batean berriz!

Mzc3NA==

(Ez dugu beste irudirik jarriko, hauxe duzu azkena, oraindik gorantz mugituko den arren: 171602 bisita ageri dira dena zenbatzen duen begitxoaren ondoan. Ez pentsatu, hala ere, pertsonak direnik denak, robotak ere tartean daude, beste lekuren batean esan dugun moduan, baina U2-ren kontzertuak baino gehiago bildu du leitzarraren bideoak. Hori segurra da. Gora Perurena, zer arraio!)

 

Azaroak 16.

Hasi da uhina baretzen. Une honetan 257.000 bisitatik gora markatzen du zenbagailuak. Sekula halakorik!

Azaroak 19

Baretzen? gaur 16:00tan  357.540 bisita

aroak 21

Ez da amaituko? Gaur 14etan, 367.000 bisita

Irudia | Herri-jasotzailea | facebooketik | Creative Commons By SA
Irudia | 171.000 eta oraindik ez da amaitu. Ikusi begitxoa | zz | Creative Commons By SA
perurena
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Agur Perurena, agur”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude