Agur Gaztesarea! biba zuek!

Ez da erraza inoiz agur esatea. Are gutxiago eguneroko leiho izan denari. Sexualitate kontuak, musika, errebeldiaren kolore guztiak, kaleko agerpenak, herrietako berri, errepresioaren gatibutzatik ihes, martxa, topagune, kontzertu eta agerraldien lekuko. 

MTE4MA==

Literatura eta musika. Borroka eta konpromezua. Hitzak eta jolasak. Gazteriaren ahotsa, beste behin. Sarean. Interneten.

Agurra sarean bertan eman du. Ez dituzte behartu, ez dute itxi… baina itxi beharrean dira. Gazte sareak agur esan digu, eta triste gaude horregatik ere, amorruz. Zazpi urteotan horrenbeste gauza entzun, irakurri eta ikusi ditugulako errebeldiaren atari honetatik.

Biba zuek!  Gaztesarea sortu, garatu, elikatu, asmatu, kolorez jantzi, diseinatu, zabaldu, kodea ireki eta erakutsi duzuen guztioi. 

MTE4MQ==

Biba zuek! Joana, Jon, Xabi, Jasone, Jonmi, Kude, Koldo, Inder, Gotzon…. biba zuek, gazte alai eta kementsuok.

Irudia | Gaztesarea | gaztesarea | Creative Commons By SA
Irudia | Gaztesarea ataria | gaztesarea | Creative Commons By SA
bibazuek, euskara, gazteak, Internet, Teknologia
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Zer duzu buruan “Agur Gaztesarea! biba zuek!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude