Agur eta ohore

Agur eta ohore –

AGUR ETA OHORE NOAINECO NAFFAR GUDARIEI
Bihar da eguna, ekainaren 30a, noiz bethetzen baitira battalia honen 500 urtheac. 5000 hildaco inguru borroca batean, egun batean, truppa espainolen eta naffarren artean.
Espainol nationalistec, VOX alderdiaren bitartez passa den larumbatean eguin çuten euren ekimena euren conquestalarien alde, euscaldunen gainean impossatuz.

Naffarroaren aldeco herri ekimenac atzerat eguin çuen, intelligentqui, eta dathorren igandean burutuco du naffar gudarien aldeco homenagea, uztailaren 4an. Biharco, ekainac 30raco, Herritar Batasunac dei eguin du egun ossoan cehar euscaldunoc Noainerat hurbil gaitecen naffar gudariei homenagea eguiterat, bacoitzac bere moduan; eta ekitaldia convocatu dute arratseco 19:00tan berton. Sarean honaco helbidean topa daiteque haien adiarazpena:

herritarbatasuna.eus/973-noaingo-batailaren-500-urteurrena-independentzia-ala-hil

Hor dugu, bihar, edo dathorren igandean, euscaldunoc gueure buruarequin baquea eguiteco auquera. Batzuequin ala berceequin, ez dago erdico tarteric orain. Naffar independenciaren alde egun batean 5000 hildaco. Nafarroaren mendebaldetic anhitz gara joango bihar ekainaren 30an eta igandean uztailac 4an, eta naffarroc animatzen dugu gende gucia Noainerat hurbil dadin, Martin Ttipia, Pedro mariscala, Bernard Goyenetche, Etienne Polverel, Tomas de Zumalacarregui, Candido Saseta, Eustaquio Mendizabal, eta Euscal Herriaren independenciaren aldeco gudari guciei, atzoco, gaurco eta biharcoei, gure homenagea eguiterat. Horrequin baterat, Vasconia ossoan ekimen symbolicoac eguitea egoqui içan daiteque ere. Ekimen gucietan atheraco diren photographiequin memoria bateratu bat ossatuco dugu.

Agur eta ohore euscal herriaren ascatassunaren aldeco gudari guciei.

Agur eta ohore

NAFFARRERA

9 pentsamendu “Agur eta ohore”-ri buruz

  • Ulertzen dudan arren Nafarroa erreibindikatzeko abertzaleon joera, gogoan dut baita ere 1238ko Nafarroako Foru Orokorraren sarrerako justifikazioa:
    “Aqui comienza el primer libro de los fueros que fueron fayllados en Espaynna assi como ganavan las tierras sin rey los montaynneses. En el nombre de Ihesu Crispto, qui es et será nuestro salvamiento, empezamos pora siempre remembramiento de los fueros de Sobrarbe de cristiandad exalzamiento. Prólogo. Por quien et por quoales cosas fué perdida Espaynna, et cómo fué levantado el primer rey Despaynna.
    Por grant traycion quoano moros conquirieron á Espaynna sub era de DCC et dos aynnos por la traycion que el rey D. Rodrigo fijo del rey Jetizano fizo al conde D. Julian su sobrino[…] Entonz se perdió Espayna ata los puertos, sinon Galicia, las Asturias, et daqui Alava et Vizquaya, et de la otra part Baztan et la Berrueza et Deyerri et en Ansso […] et despues elesyeron rey a D. Pellayo, qui fue del linage de los godos et guerreó de las Asturias á los moros et de todas las montaynas”.
    Edota Foru Orokorraren lehen legea:
    “Título I. De Reyes et de huestes, et de cosas que taynnen a Reyes y huestes.
    Capítulo I.- Cómo deven levantar Rey en Espayna, et cómo les deve eyll jurar.
    E fue primerament establido en Espaynna de Rey alzar por siempre, porque ningun Rey que jamas serian non lis podies ser malo […]”.
    Nafarroako erresumak berak ez zuen bere burua euskaldunon erresumatzat, godoen erresumaren ondorengo baizik.
    Eta, bestalde, ia ziur nago nire arbaso gipuzkoarrak Noaingo batailaren beste aldean ibili zirela, nafarren aurka.

  • Caixo,

    Arbasso traidoreac eduqui içanac ez du erran nahi çu ere traidore içan behar çarenic. Ni ere bizcaitarra içanic, nere arbassoec, orduan han baceuden traidore içan cirenac, denac aguian. Bainan gauça da orain Euscal Herriaren ascatassunaren alde ba gaude hor cirt edo çart dugula erabaquitzecotz. Espainia ala Naffarroa.

    Guipuzcoarrac gathazca hartan nabarmendu ciren espainiaren alde. Provincia osso noble eta loyal guissa ceducaten espainiarrec. Hona hemen textu oficial bat Carlos V.ren icenean, neuc naffarrerarat ekarria:

    Regueac.

    Guipuzcoaco provincia Noble eta Osso Loyaleco conceiluac, justiciac, regitoreac, escuderoac, guiçon hijosdalgoac. Ba dakiçue nola clemencia divinoagatic, ni naicen hauthatu dignitate imperialetarat, eta ecen ordena emaiteagatic erranico imperioco lurralde francoen governationean eta justician, ceinen behar asco bait dago, eta halaber, entenditzecotz nere coronatione imperiala ikutzen duten gauçetan, bidean jarri naiz harat joaitecotz Majestate Divinoaren guidarequin, intentionearequin eta desirarequin vueltatzecotz ahalic eta prestuquien gure Españaco resuma gure hauetarat, non Jaincoa gure Jaunari lakeituz, içaitea du nere residencia irauncorra eta aulqui principala. Eta ceren içan ahal citequeen ecen resuma hauetaco nere ausencia bitartean ofrecitzen lirela frontiera horietan gauçac ceinetan employatu çuen loyaltate ancina eta loablea cein eduqui eta eduquitzen bait duçue gure servitzu eta estatuaren conservationeari, neuc enchargatzen eta mandatzen drauçuet ecen oraindic ordurat egon çaitezten appercibituac eta guerraco ordenean, eta ecen cein ere (aldian) eta noiz Najeraco ducheac, gure visorregue eta Naffarroaco Resumaco eta haren frontieretaco capitain generalac scriba dieçaçuen, ecen accudi dadiquioçuen cembait gendearequin, hala erranico resumaren nola erranico frontieren deffensioneracotz, jar deçaçuen ondoren obraz conforme bere letterei eta dehialdiei; ecen presenteaz prometitzen eta assecuratzen eta nere hitz royala emaiten drauçuet çuei mandatzeaz pagatzea soldata cein erranico gendeac educ leçaqueen eduquitzecotz dembora guciagatic cein servi bait leça goiti-erranicoan, livrança edo averiguatione soilengatic erranico duchearen eta officialen gure soldataz cein harequin residitzen bait dira. Ceinengan bere demboran eta thoquian jar deçaçuen diligencia eta recaudo on cein çuengatic confidatzen bait dut, ceren eguiteaz gain ceina bethi eguin bait cenuten gure Coro royalaren gaucetan eta eguin çuten çuen antecessoreec, educ eçaçue -nola raçoin bait da- servitzu guehienen eta loyaltate eta affectione nagussien ceina nere ausencian eguin ceneçaten, presencian eguiten cenuquetena baino, eta hala areago educ eçaçue horren memoria gratifica eta eçagut çaiçatençacotz, haimbat volontate onenez eta brieffetatez compli leçaçuen goiti-erranicoa. Santa Maria del Campotic, XXVI egunetan hebreroco hillabetheco, milla eta borcehun eta hoguei urtheac.

    (Signatura) Neu, regueac

    (Signatura) Majestatearen mandatuaz, Pedro de Çuaçola

  • Guipuzcoaco provincia osso Noble eta loyala. Çakurrac beçala.

  • Ba Ote, VOX ere zurekin ados egongo litzateke.

  • Jarri dudan dokumentua gezurra bada, esan zaidazu hori, Neu. Bestela, zer esan nahi duzu horrekn? Gure historiako datuak ezkutatu behar ditugula? Gezurra erakutsi behar diegula? Noaingo batailan ez zutela gipuzkoarrek parte hartu?
    Hortik aurrera, VOXekoek ere lurra borobila dela badiote, nire kuerdakoak dira?
    Ergelkeriak eta sinplekeriak, etxean. Hau maila.

  • https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjO-4TG5r3xAhWeAWMBHT26Dy0QFjAOegQIFxAD&url=http%3A%2F%2Fwww.navarra.es%2Fappsext%2Fbnd%2FGN_Ficheros_PDF_Binadi.aspx%3FFichero%3DBGN0036-6_65000000000000000000410.pdf&usg=AOvVaw1LDngadxaADnEgZi5sfhZL

    Hara hor Nafarroako 1238ko Foru Orokorraren testua, alegia, leienda, mito eta ipuinetatik at, baten batek lehen mailako iturri historikoetatik ikasi nahi badu.
    Tristea benetan, gure herri hau. Gezurretan ibili nahiago dugu, gure historiaren egia onartu eta etorkizunera gure herriaren autodeterminaziorako aukerak planteatu beharrean.
    Segi dezagun bai, XIII mendetik aurrera bederen, sekula euskaraz hitz egin ez zuten errege erregina batzuen erresuma goraipatzen.
    Gora Antonio Borboikoa! Gora Enrike Borboikoa! Gora Frantziako eta Nafarroako Luis XIII! Nafarroako Errege legitimoak denak.

  • Nafarroako erresumaren gai honi buruz eduki genuen ba debate bat orain dela gutxi Zuzeun. Hemen esteka:
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/paradigma-independentistari-eusteko-beharra/
    Nire iritzia ere hortxe behean dago, norbait interesatuta balego.

    Horrez gain, Peio Monteanori eginiko elkarrizketa pare bat hemen, Noaini eta konkistari buruz:

    https://www.berria.eus/paperekoa//037/001/2013-01-03/1521ean_nafarroak_zabalik_zituen_aukera_guztiak.htm

    https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2021/03/27/batalla-noain-evidencia-fuerte-resistencia/1099753.html

  • Xirikatzearren: konparatu zeinen onbera garen gure ustezko estatu burujabea genuenean, eta gizartearen %90a euskaldun hutsa zenean gure hizkuntza berariaz baztertu eta erromantzez edo latinez soilik idatzi zuten goi agintari, funtzionario, eklesiastiko eta militar euskaldunak, eta zenbatekko egurra ari den jasotzen Martin Garitano gauza berbera egiteagatik estatu burujaberik ez dugunean eta %25a garenean euskaldun.
    (Erne! Garitanok esan duena lotsagabekeria galanta da).
    https://zuzeu.eus/euskara/gaztelaniaz-idaztea-banitate-kontua/