Agur Espainia, eta ez izan itzultzeko presarik

Gaur Australiaren kontra egiten duena egiten duela, 2014ko Munduko Futbol Kopari agur esango dio Espainiako selekzioak. Galtzen badu, 0 punturekin eta inoizko txapeldun txarrena izatera igarota, eta irabazten badu ere, ezer gutxirako balioko dioten 3 punturekin.

Agur esango diote gaur Espainiako selekzioari Xavi, Villa eta Xabi Alonsok eta behar bada baita besteren batek ere.

Baina batez ere, agur esan ahal izango diogu 8 urte luzez jasan dugunĀ  festa nazionalista sutsu eta itsugarriari, zeina Mediaset taldeak -eta beste talde mediatiko guztiek- poltsikoak bete eta espainiarren buruak husteko ahal beste eta gehiago erabili duten. Agur esango diegu Bilboko Moyua plazako argazki hau bezalako irudiei, “a que quieres que te gane”-ren gisako adierazpen harroei…

Bilbo

 

Eta gaurko agurrei esker, bihartik aurrera aitzaki bat gutxiago izango dute Ebrotik beherakoek -eta Ebrotik gorako askok- zilborrari begira jarraitu eta gabezia (demokratiko, sozialez…) beteriko herrialdean bizi direla ukatzeko.

Agur Espainia, eta ez izan izultzeko presarik.

agur, Agur Espainia, Espainia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude