Agur

Agur –

Badakit ez naizela berritzailea izango gaurkoan maiatzaren 26ko gauean Esporrin andreak erakutsitako jarrera hizpide badut. Halere, iltzatuta geratu zaizkit bere agur-hitzak. Hitzak baino, hitza esango nuke: agur.

Agur
Iñaki Porto, Noticias de Navarra

Aski ongi zekien agur esatearekin, nori egiten zion ongi-etorria. Eta horrek ere ez ninduen harritu. Izan ere, gogoratu besterik ez dugu egin behar legegintzaldian zehar, zer-nolako muturreko jarrerak izan dituen. Hor daude, besteak beste, albaitariek euskaraz jakin beharrarekin errealitatea itxuraldatzeko bota zituenak.

Bai. Agur horrek euskaldunok ikusgabetu, euskaldunok laugarren mailako herritar bihurrarazi, euskaldunok zokoratu nahi dituen politikari egin dio ongi-etorria.

Makurrena da agur horren bidez erakusten duela boterean egonez gero, ez legokeela prest balore berriak bere egiten dituen politika bat abian jartzeko. Herritar batzuk diskriminatzeko prest dagoela erakutsi du agur horren bidez. Oinarrizko eskubideak urratzeko prest dagoela erakutsi du agur horren bidez.

Agur hitza buruan iltzatu zitzaidan, akaso, nahiago izango nuelako adios hitza entzun.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko ekainaren 4koa]

Agur

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia