Agnostiko eta ateook ere lurra behar dugu

Agnostiko eta ateook ere lurra behar dugu –

Markos Zapiainek bere blogean.

Agnostiko eta ateook ere lurra behar duguBeste bultzada bat fededunek hezkuntzan eta edonon dituzten abantailei, fedegabeon kalterako: orain Eusko Jaurlaritzak udaletxeak behartuko ditu lur eremu batzuk uztera gurean bizirik dauden fede erlijiosoek beren tenpluak eraiki ditzaten. Fedebakooi galdetu ere ez digute egin, nahiz eta Jaurlaritzak ondo dakien behar izanez gero nora jo.

Fedegabeok ere baditugu gure tradizioak, gure eskolak, eta hori dena behar bezala transmititu nahi diegu gazteei. Eskola publikoan gero eta zailagoa da, batik bat katolikoen intrusismoagatik. Eskubide-berdintasunaren izenean, guk ere metro koadroak eta eraikin dotoreak exijitzen ditugu.

Ziur naiz Eusko Jaurlaritzak gure eskaerak aintzat hartu eta ez gaituela bigarren mailako hiritartzat jo eta baztertuko, orain arte bezala.

 

Agnostiko eta ateook ere lurra behar dugu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Agnostiko eta ateook ere lurra behar dugu”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2021-06-11 09:49

    EAJk, irakaskuntzan erlijio-dotrina eskaintzeko bere posizioa azaltzen duelarik, aipatu ohi du gurasoen ustezko “aukera-eskubidea” seme-alabak beren etxeko erlijioan eskolan ere hezteko; era berean, oraingoan ere Alderdi zaharrak neurri hau saldu nahi digu euskal herriaren erlijio-aniztasuna goratuz bezala.

    Bi kasuetan, ordea, Eliza Katolikoaren pribilegioak mantentzea da helburua. Beste erlijioek ere onura aterako dute, jakina, baina albo-ondorio gisa.

    Urbanizazio gehiegi dago elizarik gabe eta, denon artean lagundu beharko diegu.

  • Markos Zapiain 2021-06-26 08:29

    Erabat ados, Amonamantangorri. Egia da EAJ barruan auzi honi dagokionez ere kontrako jarrerak daudela, baina oso alderdi diziplinatua da, begira bestela zer gertatu zitzaion Ibone Bengoetxeari, eta Ama Birjinak Urkullu eta Jonan Fernandez hipnotizaturik dauzkan bitartean jai.