Agiriak gripea ekarri dit

Medikuak konfirmatu zidan: Gripea da. Geroztik ohean pasa ditut orduak, egunak eta noski gauak. Atxixetan eta izerditan. Musuzapi eta parazetamol artean. Eztula egin eta gorputza hautsi behar zaidala dirudi. Buruak gorputz osoak baino gehiago pisatzen dit. Rubalcaba eta ‘iraunkor, egiaztagarri, orokor’ bueltaka buruan. 39ra egin du sukarrak.

Orain, bost egunean buruan, mundura itzuliko naiz. Lehenik Interneta piztu dut, orain irratia piztuko dut, telefonoa konektatuko ondoren. Bost egunen buruan Vodafonez gain inor gogoratu ote da nitaz? Eta ba ote da beste albisterik? Mugitu ote du inork beste fitxarik? Ala munduak ere nik bezala ohean eta sukarrarekin egin ditu azken bost egunak?

Irratiak dio gripearen okerrena iristear dagoela. Zertaz ari zait?

gripea, su-etena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude