Administrazioetan euskararen eguna: Iruñeko Udalari eskaerak

IRUÑEKO UDALEKO ALKATE ANDREA.              

1.700 langile inguru ditu Iruñeko Udalak. Soilik 36 lanpostutan eskatzen da euskara jakitea (horietatik 32 epaileek behartuta). 36 postu horietatik batzuk oraindik langile erdaldunekin beteta daude. 36 postu horietako batzutan ordezkapenak egin behar izan direnean helegiteak beharrezkoak izan dira hizkuntz profila mantentzeko.              

Ondorioa garbi dago: Iruñeko Udaleko oraingo agintariek ez dute borondaterik txikiena ere plantilla euskalduntzeko, ezta indarrean dauden arau eskasak betetzeko ere.              

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzaren 8. artikuluak horrela dio:  

“Iruñeko Udalak gaztelania eta euskara erabiliko ditu hiritarrei orokorrean egiten dienean. Hartara, elebitan eginen dira: f) Udalak hiritarren eskura jartzen dituen agiriak eta ereduak, administrazio prozedura guztiez argibideak eman beharrez”.              

Inprimaki horiek, ordea, askotan erdara hutsez daude. Gehienetan, euskarazko bertsiorik ez dutelako. Beste batzutan, euskarazko bertsiorik bada, baina ez jendearen eskura, erdi ezkutatuta dago.              

Iruñeko Udalean erabiltzen diren gaztelania hutsezko 73 inprimaki aurkezten ditugu, errandakoaren erakusle.      

Korrika 17 Iruñera gaur helduko dela aprobetxatuta, Administrazioetan eta zerbitzu publikoetan Euskararen Eguna antolatu dugu idazki honetako talde bultzatzaileok, horietan euskara sustatze aldera (beraz, baita Iruñeko Udalean ere).              

Horrexegatik, ondorengo eskaerak egiten dizkiogu Iruñeko Udalari:              

LEHENENGOA.- Plantilla euskalduntzeko neurriak ezartzea eta, noski, aurrera eramatea, aitzakiarik gabe.          

BIGARRENA.- Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzaren 8. artikulua betetzeko, aurkeztutako inprimakiak eta berdin egon daitezkeen gainerakoak inprimaki elebidunetan jartzea, euskara beti jendearen aurrean agerian egon dadin.                        

Iruñean, 2010eko apirilaren 8an.              

IRUÑEKO UDALEKO, ESTATUKO ADMINISTRAZIOKO ETA TELEFONICAKO KORRIKA BATZORDEAK ETA MARMARI TALDEA (NAFARROAKO GOBERNUAN EUSKARAREN ALDEKO LANGILEEN TALDEA).

NDk5NQ==

Irudia | Iruñeko Udaletxea | José Antonio Gil Martínez | Creative Commons By SA
Administrazioa., euskara
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude