Adinak hauteskunde bozetan duen eraginaz

MTU1Mg==PPren datuen marra urdina jarraitu. 40 urte ingurukoen artean jarraitzaile asko ditu, baina piko-pikoa 66 urtetik gorakoekin du Espainiako alderdi kontserbadoreak.

PSOEren marra horiak aldiz, gazte-gazteeenen eremuan oihartzun txikia du (IUrenak baino handiagoa hala eta guztiz ere), baina altuena 50-55 urte ingurukoen artean du.

IUk gazteen artean du indar handiena, baina adinean aurrera egin ahala, eragina galtzen duela ikus daiteke.

UPyDren datuek arreta deitzen dute. Alderdi berria da, eta oraindik Espainiako jendartean erroak botatzeko ditu Rosa Diezen taldeak, baina 45-54 urte arteko jendeen artean du babesik handiena. Baina kasu!, PPk grafikan behera egiten duen lekuan egiten du UPyDk gora. PPk 50 urte inguruko jendearen bozka boltsa handi bat Diezen alderdiak bereganatu duela ematen du.

ERCk gazteen artean eragin handia duela ematen du: bere puntu altuena 25-34 urte artean dago. EAJk, aldiz, 66 urtetik aurrera dauka bere boto boltsa nagusiena.

Na-Baik bozka kopuru altuena, grafika honi kasu eginez bederen, 46-54 urte arteko jende multzotik jaso du.

Ondorioak

Asko sinpletuz, ezkerrak gazte garaitako “gaixotasuna” izanez jarraitzen duela dirudi. Eta adinean gora egin ahala, alderdi nagusiek biltzen dutela boto kopuru handiena. Begira grafika honetan datuak xeheago.

MTU1Mw==

Tercera Informacionen, datu hauez egiten den analisia irakurtzeko.

Irudia | Espainiako bozka adinaren arabera | Tercera informacion | LGPL
Irudia | Espainiako bozka adinaren arabera | Tercera informacion | LGPL
adina, Alderdiak, hauteskundeak, jendea, politika

2 pentsamendu “Adinak hauteskunde bozetan duen eraginaz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude