Adi! Kuxkuxeroak zelatan

Gasteizko tranbiaAurrera noa Legebiltzarrari izkin egin eta tranbia geltokiaren paretik igaroz. Bapatean, izoztu da mundua: kaxak zeramatzan garraiolariak eten du bere lana, bikote gazteak erakusleihotik begia kendu du eta tranbia alde egitear badago ere, dozenaka dira geltokian. Oihu egiten du haizeak: ze demontre gertatzen da?

Takoidun zapata tranbia eta geralekuaren artean kateatu zaio emakume heldu bati, lurrera erori da. Pare bat pertsona ditu beso azpitik heltzen eta beste bat oina bihurritzen ari zaio zapata tarte estutik atera nahian. Halako ikuskizuna! Ibilbideari heldu diot atzerako ispilutik ikusiko nukeenari uko eginez.

Kuxkuxero aluak! Zergatik? Zergatik? Zergatik gara horrelakoak? Zer bilatzen du gure sen begiluzeak? Deseroso sentitzen naiz artalde kuxkuxeroen erdian, batez ere, ikuskizuna besteen zoritxarra denean.

Pasartea burutik kentzeko adina ibili naiz. “Din, don!”, entzun dut atzean: tranbiak alde egingo zuen eta emakumea ziur salbu dela. Kuxkuxero disimulatua izatea nahiago.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra