Adi, erresaka hondartzan! (euskara ikasle baten gertaera)

Adi, erresaka hondartzan! (euskara ikasle baten gertaera)
Erresaka-korronte indartsuak harrapatzen bazaitu, ez egin igeri hondartzarantz, nekatu egingo zara eta. Egon lasai eta utzi korronteak zu kanpora eramaten eta orduan bai, orduan, alboetatik egin igeri hondarrera.

Hurrengo gertaera Orain dela…ez dakit….10 urte…ez nago ziur, baina beno, gutxi gorabehera…ni unibertsitatean nengoen eta udan ez nuen ezer ikasteko, orduan, uda osoa pasatzen nuen oporretaz gozatzen eta eguraldi ona egiten zuenean, ba hondartzara!

 

Gehienetan egun osoa pasatzen genuen hondartzan, iluntze arte, hau da, arratsaldeko 8 edo 9ak arte…ez dakit nola iraun ahal izaten genuen hainbeste denbora hondartzan! gaur egun, 3 edo 4 orduz nago hondartzan eta nekatuta nago dagoeneko! Ai….gaztaroa….jejejejeje!

Arratsalde batean, Erika, nire laguna, bere mutil-laguna Gorka eta ni, azken bainua hartzera joan ginen. Arratsaldeko 8.30ak izango lirateke. Egun oso beroa izan zen eta ordu horretan uraren tenperatura hobea da.

 

Sopelanako hondartzak gune batzuk dauzka hainbat korronte arriskutsuekin. Gune horiek beti daude seinalatua… baina gu… konturatu gabe… justu leku horretan sartu ginen uretara.

Istorioa kontatzen jarraitu baino lehen, gauza bat esan behar dut . Nahiz eta niri igeri egitea asko gustatzen zaidan, itsasoak errespetu handia eman dit beti, eta inoiz ez naiz  oso “barrura” itsasoan sartzen. Beti nire oinekin zorua ukituz. Gainera, garai horretan, ez nekien igeri egiten orain dakit bezain ondo.

 

Orduan, hirurok uretan sartu ginen bainua hartzeko eta olatuetan saltu egiten hasi ginen. Dena oso dibertigarria izaten ari zen baina bat-batean, olatu batean saltu egitean konturatu nintzen nire oinek ez zutela  zorua ukitzen eta pixka bat hondoratu nintzen. Ni ez naiz horrela segurua sentitzen, orduan igeri egiten hasi nintzen hondarrerantz. Zorua ukitzen saiatu nintzen hurrengo aldian, konturatu nintzen, berriro, ezin nuela hondoa jo … Erika eta Gorka begiratu nituen eta haiek ni bezala zeuden. Esan nien uretatik ateratzeko korronteak indar handia zuelako eta hirurok igeri egiten hasi ginen hondarreratz.

 

Baina zenbat eta gehiago igeri egiten genuen, korronteak orduan eta barrurago eramaten gintuen. Ezin genuen ezer egin korrontearen aurka… Ni momentu horretan oso urduri nengoen jadanik… korronteak eramaten gintuen. Eta gainera ni nekatuta izaten hasi nintzen gehiegi igeri egiteagatik. Momentu batean, itsasoaren hain barruan geunden,  ezin genuela hondartza ikusi … Momentu horretan izuak harrapatu ninduen. Gorkak nire aurpegia ikusi zuen eta nireganantz etorri zen nirekin igeri egiteko. Denbora pasa eta gero konturatu ginen ezin izango ginela atera, orduan Gorkak erabaki zuen bera aterako zela sorosleei laguntza eskatzeko. Gorkak guk baino indar gehiago zeukan eta atera ahal izan zen. Horrela, Gorka bere kabuz joan zen eta Erika eta ni han geratu ginen. Gu, gero eta urduriago geunden eta gero eta nekatuago ere…Baina hor geratu ginen laguntza itxaroten…

Baina…laguntza ez zetorren…noski! Nola etorriko zen, ba!…8.30ak ziren eta ordu horretan ez dago sorosle zerbitzurik!!!!! bukatuta zegoen!!!  aaaaaahhhhh!!!!! Zer egingo genuen??? Erika eta ni, hor, itsasoaren erdian!!! Gureak egin zuen! Ba…oihukatzen hasi ginen!!! Lagunduuu!!!! Lagunduuuu!!! Ze kezka!!!! Ni histerikoa nengoen… pentsatu nuen hor hilko nintzela…benetan…

 

Zorionez, surflari batzuEk ikusi gintuzten eta gureganantz etorri ziren. Haien tauletan igotzeko esan ziguten uretatik irteteko. Ni inoiz ez nintzen surf-taula batean igo. Erikaren “salbatzailea” mutil bat zen eta indar handiagoa zeukan…orduan azkar atera ziren hondartzara…Baina nire “salbatzailea” neska bat zen eta berak bere kabuz ezin zuen ni ateratzea atera, orduan elkarrekin arraun egiteko esan zidan… baina guk ezin genuen korrontearen aurka igeri egiten egin. Inoiz ez bazara surf- taula batean igotzen, oso zaila da igeri egitea…orduan nire salbatzaileak (ez dut bere izena gogoratzen, pertsona txar bat naiz…badakit…) beste surflari bat deitu behar izan zuen eta bien artean uretatik ateratzea lortu genuen…

Adi, erresaka hondartzan! (euskara ikasle baten gertaera)

Hondartzara heldu nintzenean nire lagun guztiak nire zain zeuden eta besarkada handi bat eman zidaten. Une horretan ni negar egiten hasi nintzen. Dardaka nengoen. Joooooooder!!!! Sekulako sustoa…gero ez nekien nola eman eskerrak ematen  surflariei… Nire bizitza salbatu zuten…
Momentu horretatik eta gero, arreta askorekin sartzen naiz itsasoan…

Laura B.


Laura B. euskara ikaslea da. Hasieran euskara ez zuen oso gogoko, baina pixkanaka deskubritzen ari da oso ikasle ona dela eta pilo ikasten dabilela.

Testu hau irakasleak zuzendu du argitaratu aurretik, baina funtsean, berea da lana (akats batzuk agerian utzi ditugu: batzuk marratuak eta beste bat beltzez).

Espero dugu, istorio erreal hau irakurtzea gustuko izatea eta bide batez, itsasoaren arriskuaz ohartu zaitezten.

Iruzkinik egin nahi baduzue, aurrera, eskertuko dizuegu (batik bat Laurak).

Mila esker!!

euskaragara.net elkartetik, Laurari eskerrak eman nahi dizkiogu eta idazten jarritzen animatu.

 

Adi, erresaka hondartzan! (euskara ikasle baten gertaera)

 

 

erresaka, euskara ikaslea, hizkuntza, itsasoa, oporrak

9 pentsamendu “Adi, erresaka hondartzan! (euskara ikasle baten gertaera)”-ri buruz

  • Animo Laura!! Segi horrela merezi du ta.

  • Aupa Laura!!! oso istorio polita! segi horrela!!!
    Niri Zumaian antzerakoa pasatu zitzaidan orain dela pare bat urte. Goizeko 11k izango ziren, eta gende mordoxka geunden uretan plisti-plasta. Bapatean, korronte indartsu batek bertan geunden danok itsasorantz bultzatu gintuen. Nik lurra ikutzen duen eta gogor sartu nuen hanka barrura, aingura efektua egiteko. Nire aldamenean zegoen gizon bat ordea ez zen iristen eta niri eskutik helduta egon zen korrontea pasa arte. Bestela bazioan bera ere barrura. Askok ez zuten zorte bera izan eta itsasoan oso barrura sartu zituen korronteak.
    Imaginatu, ondarretan zeuden denak zutik jarri eta aieneka hasi ziren… sorosle denak uretara sartu ziren ziztu bizian, ez gendea ondarretara ekartzeko, lasaitzeko baizik. Eramaten uzteko ohiukatzen zuten megafoniatik, eta behin barren barrenean zeudenean alboetatik igerian etorri ziren olatuen indarra aprobetxatuz; zuk irudian jarri duzun gisa berean.
    Susto edarra!!! eta goizeko 11k izanda, horretan geratu zen, susto ederrean.
    Espero nire pasadizioa ere gustoko izatea, eta berriro, zorionak eta segi horrela, artista!

  • Euskaldun bat 2015-08-25 21:20

    Gora Laura! Hain ondo kontatu duzu istorioa izua sentiarazi didazula! Jarraitu euskara ikasten eta batez ere egunerokoan praktikatzen. Eta euskaragara elkartekoak zoriondu nahi ditut euskara ikasten ari den baten testua argitaratzeagatik, oso-oso ideia ona, benetan! Etorkizunean horrelako testu gehiago argitaratzera animatu nahi zaituztet, oso hunkigarria da.

  • Kontatuko dizuena ez zait niri gertatu baina gertu gertutik izan denez …Pasa den astean Plentzia hondartzan gertatu zen. Nire alaba uretan sartuta zegoen igeri egiten. Behin batean nekatuta zegoenez hildakoaren modura jarri zen. Bat-batean norbaitek ukitu zuen eta konturatu zen gizon bat urpean igeri egiten zela. Ahuspez zegoen baina oso modu arraroan urpean igeri egiten ari zen. Ur sakonetan ez zeuden, izan ere hondoa jo ahal izaten zen. Nire alaba eta haien ingurunean daudenak ohartu ziren zerbait txarra gertatu zitzaion gizonari. Beraz bere gorpua bizigabe zegoen. Bazterrera gizona eramatea izugarri kostatu zitzaien laguntza ematen ziotenei zeren gizoan oso astuna baitzen. Behin hondartzan eramanik ,soroslek txanda hartu zuten eta lehen sorospen eramaten hasi ziren. Erdi ordu behin eta berriro bere bizitza salbatzen saiatu ondoren ezin zuten ezer berarengatik egin eta gizona hil egin zen. Laurogei bat urteko pertsona zen eta ziur aski bihotzekoak eman zion ondorioz ito egin zen.

    Kasu honetan itsasoa lasai eta ur korrenterik gabeko zegoen, sakonera eskasa baina
    bera, biktima , ez zen osasun onekoa. Uretara sartu aurretik, hausnartu beharra dago komenigarria den ala ez !

  • Ze ondo azaldu duzun!!!. Ikaratzekoa da. Zelako beldur pasatu behar izan zenuena!!!
    Zorionez, niri ez zait inoiz horrelako egoerarik suertatu ,oso gutxi joaten naizelako hondartzara. Hondartza ez da nire gustukoa, batez ere, eguzkia hartzea ez zaidalako ezer gustatzen; eta, are gehiago, izugarrizko beldurra ematen didalako itsasoan igeri egiteak. Oso beldurtia naiz.
    Adituen esanetan itsasora sartzerakoan adi egon behar garela ea noiz edo nondik agertuko diren itsasoaren korronteak . Izan ere, primeran igeri egiten jakin arren, edonori gerta dakioke zuri gertatu zitzaizunari.
    Baina, azken finean susto bat besterik ez zen izan, eta gaur gertaera berezi bihurtu da zure bizitzan. Itsasoari begiratzen diozun bakoitzean, hango egoera gogoan izango duzulakoan nago. Era berean,nik uste, itsasoaren edertasuna eta ekarritako memento bereziak ere bai.

  • Kaixo! Laura B. naiz! (Idazlea eta ikaslea). Lehenik eta behin, mila esker zuen iruzkinengatik. Ez daukizue ze ilusioa egin dit zuen komentarioak irakurtzea, eta batez ere, zuen zorionak.
    Nire irakasleak adierazi duenez, hasieran niri ez zitzaidan euskara ikastea batere gustatzen, egia esanez, ia ia gorrotatzen nuen… baina orain, aitortu behar dut gustatzen zaidala… hau da, nire iraskalearen pazientziari esker…jejejejeje. Hain zuzen ere, berak proposatu zidan gertaera argitaratzea, bestela, niri ez litzaidake inoiz bururatuko!!! Horregatik, eskerrik asko berriro, zuen iruzkinek indarrak ematen dizkidate euskara ikasten jarraitzeko.
    Zuen pasadizoak oso interesgarriak dira. Zenbat gauza gertatzen dira uretan! Batik bat hemen, Kantauri isurialdean, adibidez, Mediterraneoko itsasoa lasaiagoa da eta ez dago hainbeste korronterik. Niri gertatu zitzaidana arduragabekeria zen. Nire errua zen. Eta gainera ez nekien zer egin behar den (irudiak azaltzen duena). Dena dela, ura arriskutsua izan ahal da. Korrontearekin edo ez. Ziberta eta Josebarekin erabat ados nago. Penstatu behar dugu uretara sartu baino lehen. Nik momentu horretan ikasi nuen. Gaur egun egunkarietan edo albisteetan, berri asko daude, zoritxarrez, itomenei buruz (hondartzetan eta igerilekuetan ere…) Zer esaten duzue jende mozkortuari buruz jaiak egiten igerileku batean?

    Beno, dena den, nik itsasoaz gozatzen jarraituko dut….baina ardurarekin jakina!!!!
    Hurrengoa arte!!! Aguuuuur!!!

  • Kaixo laura! Ni zure irakaslearen ikasle ohia naiz. Berarekin klaseak ematen jarraituko nituzke, baina jadanik nire xedeak lortu ditut eta denbora behar dut beste gauza batzuk egiteko. Klaseak berarekin oso atseginak eta eraginkorrak ziren eta beti zerbait berria ikasten nuen.
    Egia da tituloak ateratzea oso baliagarria dela, baina nire helburu garrantzitsuena beti izan da euskaraz bizitzeko gai izatea. Zure irakasleari esker lortu dut eta beti eskertuko diot. Berak irakasten du gauza garrantzitsuena: euskara maitatzea!!!
    Nabaritzen da zuk maila nahiko ona daukazula eta horrela jarraitzen baduzu maila gero eta hobea lortuko duzu. Segi honela, zure ikasleari kasua egiten eta ikusiko duzu zenbat gauza ekar diezazkizukeen euskara ikasteak!
    Eutsi goiari!!!

  • Patricia C. 2015-09-03 22:45

    Lauraren ikaskide naiz eta egia esateko gero eta gehiago flipatzen dut berarekin. Gutxi gora behera, elkarrekin hasi ginen euskara ikasten. Laurak esan duen bezala lehenengoz nik ere gorrotatzen nuen euskara ikastea. Hori dela eta, nire lanean ia-ia derrigorrezkoa delako, eta denok dakigunez, derrigorrezko gauzak inori ez zaizkio gustatzen.
    Denbora pasa eta gero, gure maisua, mirariak egiten dituena, mirari bat egin zuen….gaur egun, lehenengo perfila daukagu Laurak eta nik eta jarraituko dugu, bigarrena lortu arte. Gaur egun euskera maite dudala esan dezaket.
    Asko kostatzen zait, baina klaseak gozatzen ditut, horrela errezagoa da.
    Laura oso azkarra eta jatorra da,jakina, oso langilea ere bai.
    Ondo legoke nik berarengandik zerbait ikastea! ;-P
    Segi horrela Laura, laster lortuko duzu zure helburua!!!

    • Euskaldun bat 2015-09-11 17:15

      Jakin al daiteke nor den zuk diozun bezala mirariak egiten dituen irakasle hori? Harrituta utzi nauzue, denak irakasle hori goraipatzen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude