Abuztuaren 15a, Euskaldunon Nazional Jaia

Abuztuaren 15a, Euskaldunon Nazional Jaia – 

ABUZTUAREN 15eracotz eguin diren deialdiac:

  • Orreagan: 12h00tan Collegiatan, 13h30tan Ibañetan.
  • Pasai Donibanen: 12h00tan.
  • Puiun: 12h00tan.

Aurthen, 2021 urthean, Federico Krutwig Sagredoren Jaiotzaren Mendeurrena içaiqui, bere hitz hauec, 1978an Anaitasuna aldizcarian publicaturicoac, ekarri nahi ditugu.

(…) Euskaldunek, ere, beren nazional-jaia… Euskalherriaren garhaipen historiko bat hospatzen den egun batetan finkatu behar lizateke. Neure aburuz hunelako fetxa historikoa Euskalherrian, Orstaroaren (Abuztuaren) 15/a izan da, noiz euskaldunek Frantziaren harmada Orreagan suntsitu bait zuten. Euskaldunen viktoria hau mundu osoan ezagutzen da. Eta hunela kanpotar iainko baten heriotza ta phizteaz xinta-mintaka egoitearen ordez, euskaldunek, beren herrirat kanpotar iainko hori ethorri baino lehen, beren Historian iaraietsi duten ekhintza nabusiena ta ezagutuena hospa lezakete. Hunen araura flamenkoek bere nazional jaiaz, Kortijken frantsesen kontra irabazi zuten “urrhezko ezporen bataila” hospatzen dute, eta Alemaniko patriotek beren nazional jaia bezala germanoek Arminius buruzagiaren manupean Varusen legioneak deuseztu zituzten eguna dute.”
Federico Krutwig Sagredo
1978.EKO MARTXOA

“Aberri”-Egunaren erran-nahia orain eta lehen

1. Izakaria

1936/ko gerlaren aintzinean, PNV/k euskal jai nazional bat organizatzeko asmoaz, bere izpiritu klerikalaz, Jahve-iainkoaren Jesu Khristo alegia-semearen pasionean pentsatzen zuela, Pazko iudu-iai zaharraren fetxa hautatu zuen. Hunela ere, Syrian eta bertze lurralde asiatikoetan sorthu mytho massokhistak euskal politikan sar-araziak ziren. Hortakotz erraz enthelega diteken nola bertze herrietan ia bethi herriaren verthute militariak pizteko eta hospatzeko diren nazional-jaiak, Euskalherrian massokhismuaren haziaz sorthu zen Erlisionearen eta Politikaren nahasmendua, herri primitivuetan ekhandua izaiten ohi da, bainan batera-ioaite hau bethi kultu ethnikoez egiten den bitartean “euzko” aberzaleek batera ioaite hau Euskalherria menperatzailea bezala ethorri zen kultu iuduaz egina zen. Halakotz, egiazko euskal tradizionean bethi ikhus genezakean nola euskal buruzagi autentikoek kanpotar kultu semitikoa sartu zenetik, bethi erlisione ta politikaren artean oso berezgo garbia egiten ohi zuten. Bainan Euskalherrian bigarren Karlotar gerla danik sartu ziren espainolkeria, ta klerikalismo errotikako espainola ere, geroagoko euskal Politikan agertzekoak ziren, Hunela ere PNV./aren slogan klerikala enthelega behar dugu, “Nosotros para Euzkadi y Euzkadi para Dios” erraiten zutena. Horrela ere Aita Iberok bere “Ami Vascoan” ethorkizuneko linea politiko bat argi-ta-garbi finkatzen zuen, euskal Politikak Vatikaneko linea politikoaren araura ioan behar zuela pentsatzen bait zuen. Bainan Euskalherria bezala, menperatuta dagoen herri batek, bere egokera sozio-politikoaz konszientzia hartzen duen guztietan, Vatikanu bezalako erakunde mundutiar batez, hau da: bere politika menperatzaileen interessen anzora agitzen dituen systema ideologikoaz, konfliktuan sartzen da. Gerlaren aintzinean euskal “jelkideen” mentalitate klerikalean enthelega, bai eta batzuetan ere desenkusa, dezakegunak ez diroke eduk ethorkizunik egokera osasuntsu batetan.

Lehen-lehenik zergatik Pazko eguna? Giristinoentzat Pazko-iaiak ez zuen phesta hunek iuduetan zedukan signifikantza politikorik. Iuduen mythologian Iahve-iainkoak bere herria, Pharaonen menpetzatiko iaregintza hospatzen zen. Huni aitzi, giristino guztiek egun huntan, orain hospatu nahi lukete nola beren iainko-semea den Jesu Khristok bere heriotz violenta massokhistaki bere iainko-aita sadikoari, Gizarte guztiaren redempzionearen gurariaz, eskaintzen dioen. Hunelako sentimendu perversoak eta izpiritu bihurriak Asia Hurbilean eta bertze lekhuetan ere izanik dira, bainan, ala Jainko! Politikatik at utzi behar genituzke mundu moderno batetan. Hunela ere “Aberri”-egunak bere baitan masokhismuaren hazia eramaiten zuen, eta euskal Politikan sar-arazi.

1937/an euskal tropak Españaren kontrako gerlan derrotatuak zirenean, Zumalakarregik Xahoren liburuan egiten zuenaren orde, hau da zanpatzailearen kontra gorrotoa phredikatzearen orde, “Iahve-iainkoari, Munduak egiten zituen pekatu guztiak xahutzeko, Euskalherriak sufritzen zuen pairamendua”, irantzi gixaskilen gogoaz, eskaintzen zerauzkioten. Massokhismoaren massokhismoa ta guztia massokhismoa! Irantzien vizioak verthuteak bilhakarazten!

“Aberri” egunaren berpiztea, 1963/n Itxasuan gerthatu zen, Iphar-Euskalherrian sortzen zen “Enbata” izeneko taldearen lehen bilkurean. Berpizte huntan ere ba dadukagu “genus loci” delakoaren ondorioa. Ipharraldeko euskaldunek “ekhaitz” bat sortzearen orde, “enbata” gozo bat baizik ez bait zuten phizten. Bainan Hegoaldeko Euskalherrian, lehenago zurezko ezpataz antholatzen ziren gudulari folkloristen maskaraden orde… eta batez ere euzko politikari zaharren elhe-melhezko iarkitzaren, erresistentzia verbalaren orde, gazte batzu bertze moduetako iarkitzaren, pentsatzen hasi ziren, hortakotz ere euzkotarreroen politika vascongadoaren orde, gathazkalarien nazional politika batetan pentsatzen zuten euskaldun batzuek. Eta baldin Euskalherriko nazional batasunaren erakhustekotz, zubi batez bildurik eta muga antinatural batez bereizirik dagozen Hendaia ta Irun-Irantzu hiri biritsietan euskal batasunaren Aberri-eguna aphailatzen ba zen, Politika vascongadoaren iarraitunek bertze lekhu batetan beren phesta anti-nazionala aphailatzen zuten.

Bigarren epokhan huntako “aberri” egunen importantzia zertan zetzan batez ere? Urthean behin organizatzen ziren giza-oldeen mobilizakuneak ziren… Dena dela, urthean behin izanagatik, ba zegoen hobeki ta urthean behin lehenago ethorten ohi zen “Gaboneko” messaddea baino gehixeago zen, batez ere hunekin euskal iarkitzaren izpiritu berria hedatzenago zatekean.

Francoren heriotza danik orain, frankismo berri bat sorthu da, frankismo kamuflatua alegia, UCD-aren izenaz. Hunelako egokeraren aintzinean zer egin? Berriro elhe-melhezko iarkitzari itzuliko dire euzko politikari kalakazaleak-a? Ala Madrileko Gubernuaren fedetzarra ikhusten eta nabari den bitartean bertzelako methoduei euskal gathazkalariak iarraikiko zaizte?

Bainan nola gauza guztietan beharrezkoena dena “izpiritua” bait da, halatan ere euskal gathazkan garhaitzeko gogoak, massokhistez bertze prinzipiotan bere phutza hartu behar luke; gathazkalari herri maskulinetan gerthatzen ohi den araura, euskaldunek ere, beren nazional-jaia… Euskalherriaren garhaipen historiko bat hospatzen den egun batetan finkatu behar lizateke. Neure aburuz hunelako fetxa historikoa Euskalherrian, Orstaroaren 15/a izan da, noiz euskaldunek Frantziaren harmada Orreagan suntsitu bait zuten. Euskaldunen viktoria hau mundu osoan ezagutzen da. Eta hunela kanpotar iainko baten heriotza ta phizteaz xinta-mintaka egoitearen ordez, euskaldunek, beren herrirat kanpotar iainko hori ethorri baino lehen, beren Historian iaraietsi duten ekhintza nabusiena ta ezagutuena hospa lezakete. Hunen araura flamenkoek bere nazional jaiaz, Kortijken frantsesen kontra irabazi zuten “urrhezko ezporen bataila” hospatzen dute, eta Alemaniko patriotek beren nazional jaia bezala germanoek Arminius buruzagiaren manupean Varusen legioneak deuseztu zituzten eguna dute.

2. Politika ta hizkuntza

Orain, “Aberri” egun delakoa, Euskalherriaren etsaiek berentzat rekuperatzen dutelarik, hiltzen denean, PNV/ganik UCD/gana iragaiten delarik… eta gure aburuz egiazko Euskalherriaren nazional jaia hospatzekotz bertze egite historiko bat bilhatu behar dela pentsatzen bait dugu; halatan ere, jai hunen izena egian errotikako euskaraz denz hauteman behar genduke. Lehen lehenik “aberri” hitza “patria” delakoa ahal da? Euskal garbizaleek, beren kultura españolaz, euskarazko hitzak eratu nahi zituzten guztietan, pentsatzeko kriterion bat baizik ez bait zuten, halatan ere kanpoko janzkiaz “euzkerazkoa” zen hitz garbia, bere barnako egituretan bethi español ziren hitzak ekhoizten zituzten. Inglesez ez dago “patria” graikarazko elhearen hitzez-hitzezko itzulpenik. Graikaraz patria (patriá) h itzak erran nahi zuen zera zen: familia, leinu, hatz, ias, ethorki. Hortakotz, sentzuan: gurasoen ganik semeak gana ethorten den gauza, belhaunez-belhaun observatzen den ohidura da. Haren adjektivua patrioj (patrios) zen. Beraz… euskaraz “patria” erraiteko zentzuan aski da: herria… edo zigurtatzenago delarik: sortherria.

Euskarazko “herri” hitza, hitz biziduna bait da… mytho batetaz bethea dago, ezen hitz bizi guztiak bethi nahi-eta-ez mythozkoa bait dira, eta mythorik ez dutenetan bethi hilak bait dira. Hunelako hitz mythiko baten aurkhaz-aurk hitz logiko batek… materializatu kontenutu bat daduka… ezin-aldatuzkoa,… bainan nola bizia aldakuntzetan bait datza, halatan ere… jakintzazko hitzak bethi momiak dira:… momiek dudarik gabe aldatzeke mendez-mende irauten dute,… bainan bizigabeak dira.

Euskaraz “Euskalherria” diogunean,… euskaraz mintzo den giza-hatz bizi batetan pentsatzen dugu… Beraz euskaldunen iasa, “herri” bat direla erraiten dugunean, Itsasaldeko Europa zaharrean: “arraza”, —eta terminologi berrian: “ethnia”—, erraiten den zeran pentsatzen dugu… eta “herria” gure begien aintzinean bizirik dagoen zera da. Zera hunek, gorphutz bizi bat bait da, bere burua bai ba daduka, german hizkuntzetan “volk, folk” hitzarekin gerthatzen den araura, eta hizkuntza romanikoetan gerthatzen ez den araura, zeinetan “populus, peuple, pueblo, popolo… eta.” erraiten den guztietan bethi, politiko gizarte systema baten gizateli beheraz, gizartearen buruzagiei aurkaz-aurk, kulturgabeak kulturdunei aurkaz-aurk, pentsatzen bait da. Beraz herria, “nazioneari” hurbil dagokion hitza da, graikarazko eqnoj (ethnos) hitzari hurbil ere bai; bainan “populua” “statu” hitzaren askazigoari hurbil dagokio, graikarazko dhmoj (dêmos) hitzari bezala.

Eta nola herri guztiak, herri biziak bethi mythoan bizi bait dira, halatan ere herrien nazional jaiez bethi bataila mythikoetan pentsatzen da… eta herri batek bere jaregintza ardietsi duenean, herriaren statugintzaren eguna, herriaren askatasunaren proklamakuntza hospatzen du.

Statu gabe bizi diren herri menperatuek bai ba dute iazargo bat… eta iazargo hau, Maok ere, ongi ikhusi zuen bezala… ez da herriaren barnako iazargorik, baizik eta menperatzailearen kontrako iazargoa. Hunen araura iai mythiko baten bidez symbolizatzen dena ait litz… helburua!, menperatu klassietan, “sozialismua” ere, hunelako helburua den bezala. Herriak bere askatasuna ardietsi duen mementuan danik… helburu hori ez da aldatzen bainan egikortasun berri batetan fitsatzen da: statuaren egikortasunean. Herri guztiarentzat dudarik gabe “statuaren” lortzea… oso harma importanta da… herriak bere izpiritua dadukan ber.

Hunela Statuarekin nahiz Statuarengabe… herri batbederak bere buruari daronsan mytho bat daduka… Mytho huntaz, helburu bat aurkezten da… eta bethi egunoroko egikortasunenean egon gabe… mytho nazionalak ethorkizunaren kreatzaileak dira… ezen izaikari oro… egikortasunean egon baino lehen gizonen izpirituetan bait dago… Herrien ethorkizuna… mythodun gizonen bidez eratzen dira… eta mythorik ez dutenak… bizkarroiak baizik ez bait dira. Hortakotz euskal nazional jaia bezala egun bat mythiko kontenutuaz haukeratu behar dugu, lizen gure ethorkizuneko egia.

F. C. Krutwig Sagredo

www.euskaltzaindia.eus//iker_jagon_tegiak/anaitasuna/PDF

2018/08/15 Ibañeta-Orreaga