[Zinema Euskaraz] Boonie Bears: Abentura historiaurrean

[Zinema Euskaraz] Boonie Bears: Abentura historiaurrean –

Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan jada ikusgai dago “Boonie Bears: Abentura historiaurrean”, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programari esker.

“Turuleka Oiloa” filmaren ondoren, ‘Boonie Bears: abentura historiaurrean’ dugu Zinema Euskaraz programaren aurtengo bigarren estreinaldia.

Leonn Ding eta Huida Lin txinatarrek zuzendutako abenturazko komedia honetan, Vick eta bi hartzak iraganean harrapatuta daude, jatean besterik pentsatzen ez duten animalia erraldoiz inguratuta. Protagonistak banandu egingo dira, eta euren bizitzako abenturarik arriskutsuena biziko dute. Oztopoen aurrean, honako zalantza sortzen da: elkartu eta itzultzea lortuko dute, edo historiaurrean harrapatuta geratuko dira betiko?

.

[Zinema Euskaraz] Boonie Bears: Abentura historiaurreanFilma honako zine-aretoetan estreinatuko da euskaraz:

  • Golem La Morea (Iruñea)
  • Golem Alhóndiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Zugaza (Durango)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Antiguo Berri Zinemak (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Modelo Zinema (Zarautz)
  • Bastero (Andoain)
  • Gurea (Amasa – Villabona)
  • Areria (Lazkao)
  • Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga)
  • Oñati Zinema (Oñati)

.

[Zinema Euskaraz] Boonie Bears

Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude