Estreinaldiak: Abenduak 5

Estreinaldiak: Abenduak 5 –

Estreinaldiak: Abenduak 5

Estreinaldiak: Abenduak 5

.

Legado en los huesos

Dolores Redondo idazleak sortutako Baztango trilogiaren bigarren atala da, El guardián invisible (2017) filmaren jarraipena. Urtebete igaro da Amaia Salazarrek  (Marta Etura) herria beldurtu zuen hilketa sorta argitu zuenetik, baina berriz jarri beharko da martxan. Izan ere, hainbat presok bere buruaz beste egindo dute, eta beraien zeldetan hitz bat ageriko da idatzita: Tarttalo. Salazar inspektoreak ikerketa berri bat abiaraziko du suizidio horien atzean dagoena ezagutzeko.

.

Charlie’s Angels

70eko hamarkadan arrakasta izan zuen izen bereko telesailaren egokitzapena da, Elizabeth Banksek zuzendutakoa . Townsend Agentzia nazioartera zabaldu da eta mundu mailako emakume adimentsuenak, hobekien prestatuta daudenak, barneratu dira bertara. Mehatxu teknologiko batek gizartea astinduko du eta emakume hauek beraien bizitzak arriskuan jarri beharko dituzte misio berezi batean.

.

Midway

Roland Emmerichek zuzendutako filma 1942. urtean kokatzen da. Pearl Harbor suntsituko duen erasoaren ostean, Japoniako Armadari aurre egiteko, estatubatuarrek -Nimitz almirantea (Woody Harrelson) eta Dick Best (Ed Skrein) hegazkin pilotua buru- plan sekretu bat jarriko dute martxan. Historiaren joana guztiz aldatuko duen eraso masibo bat prestatuko dute, eta ondorioz, bi armadek Midway uhartean aurrez aurre neurtuko dituzte beraien indarrak.

.

Il traditore

80ko hamarkadan mafiak Sizilian gerra odoltsua abiarazi zuen heroinaren kontrola bereganatzeko asmoz. Tommaso Buscettak (Pierfrancesco Favino) baina, Rio de Janeirora alde egingo du familairekin, ez baitago la Cosa Nostrak hartutako erabakiekin ados. Brasilgo gobernuak Italiara estraditatuko du eta Giovanni Falcone (Fausto Russo Alesi) epailearekin kolaboratzea erabakiko du, siziliarrak traizionatuz. Herrialdea astindu zuen gertakaria izan zen Marco Bellocchio zuzendari italiarrak zinemara eraman duen hau.

.

The Good Liar

Nicholas Searle idazlearen izen bereko bestsellerraren egokitzapena da, Roy Courtnay (Ian McKellen) iruzurgile profesionalaren historia kontatzen duena. Betty McLeish (Helen Mirren) emakume aberatsa online bidez ezagutuko du eta maitemindu egingo dira. Ondorioz, iruzur erraz bat izan beharko lukeena zailtzen joango zaio Courtnayri.

.

Le Jeune Ahmed

Jean Pierre eta Luc Dardennek idatzi eta zuzendutako azken lana da. Ibilbide luzea dute anaiek Belgikako gizartea aztertzen, eta oraingo honetan puri-purian dagoen gai bati helduko diote. Ahmed (Idir Ben Addi) 13 urteko gazte bat da, baina bere burua harrapatuta ikusiko du Youssouf (Othmane Moumen) iman militanteak helarazitako ideien eta bizitzarekiko pasioaren artean. Louise (Victoria Bluck) ezagutuko du Ahmedek, eta bere egunerokotasuna guztiz aldatuko da.

.

Bayala – A Magical Adventure

Herensugeak desagertu zirenetik magia itzaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka, baina Sunelf Marweenek arrauntza bat aurkituko du eta esperantza piztuko da berriz ere. Herensugeak Bayalara bueltatzea lortzen badute bakea berreskuratuko dutela uste dute, horregatik, Surah printzesak eta bere lagunek bidaia arriskutsu bati ekingo diote. Bidean, Itzalen Erregina, Ophira eta Nuray (Surahren ahizpaordea) aurkituko dituzte.

Estreinaldiak: Abenduak 5

Euskal pantailaren gunea