Estreinaldiak: Abenduak 20

Estreinaldiak: Abenduak 20 –

Estreinaldiak: Abenduak 20

Estreinaldiak: Abenduak 20

.

Star Wars: The Rise of Skywalker 

‘Star Wars’ saga ezagunaren bederatzigarren alea, azkena ustez. Star Wars. Episode VII: The Force Awakens filmak zabaldu zuen trilogia itxiko duen filma. Reyk, Finnek, Poek eta gainerako heroiek abentura eta erronka berriak izango dituzte parez, mehatxu berri bati aurre egin behar dioten bitartean.

.

Qu’est-ce qu’on a encore fait au bon Dieu?

Claude eta Mariek Verneuilek kostata onartu zuten iraganean bere alaba guztiak gizon migratzaileekin enzkontzearen erabakia. Urte batzuk beranduago, erabaki horrek sortutako aurreiritziak gainditu dituztela uste dutenean, krisi berri bati egin beharko diote aurre: lau suhiek herrialdea utziko dute.

.

Beanpole

1945, Leningrad. II. Mundu Gerrak ingurua suntsituta utzi du, bai eraikinak, bai biztanleen bizitzak. Bi emakume gazte, Iya eta Masha, hondamendi horretan beren bizitzak berregiten saiatuko dira. Tesnota / Closeness (Zabaltegi-Tabakalera, 2017) filmarekin debuta egin ondoren, Cannesko Un Certain Regard saileko zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Kantemir Balagov errusiar zuzendari gazteak.

.

The Kill Team

Afganistango gerran borrokatzetik heldu berri den soldadua da Andrew Briggman protagonista. Militar basati eta burugabeez osatutako eskuadroi bateko kide da, eta horien artean balore berriak ezartzeko ardura hartu du bere gain. Aukera egiteko unea helduko da: giza eskubideen alde egin, edo zibilak erail.

.

Sense sostre (Sin techo)

Turistei marrazki zaharrak saltzen bizirauten duen etxegabea da Juan protagonista. Bartzelonako kaleez nazkaturik, eta alkoholez bustitako eguneroko batetik ihesi egin nahian, gizagaindiko bidaia bati ekingo dio. Helmuga idazteke dago oraindik.

Estreinaldiak: Abenduak 20

Estreinaldiak: Abenduak 20

Euskal pantailaren gunea

Zer duzu buruan “Estreinaldiak: Abenduak 20”-ri buruz

  • Erregea? Benetan? Nork egin du star warsen erreseina?? Pertsonaiaren izena Rey da ingelesezko bertsioan ere. Ez da Erregea . Zorroztasun pixka bat, arren, lagunok…