Abendu hondarreko kronika

Abendu hondarreko kronika –

Abendu hondarreko kronika
Arg: Fernando Goñi
Atzo besta zen nagusi Iruñean. Eskolen bukaerari euskal jaia deitzen diote, eta baserritar jantzita doaz ikasleak. Eguberri besta ere izan zitekeen, baina “la euskal jai” da.
Lagun talde kozkor bat dago Donibaneko Burger Kingen baserritar jantzita. Bien bitartean sare sozialek su hartu dute Espainiak maskara karrikan derrigortuko duelakoan. Denak ados, Twitterren historian lehenbiziko aldiz?
Azkenean badirudi ez dela deus aldatu maskararen erabilerari dagokionez. Ez da aldatu ere argi indarraren prezioaren garestitzeari dagokionean: sakelen etengabeko hustea.
Aldi berean birusa gozo-gozo dabil: gaur 1.500 kutsaturen berri eman dute Nafarroan. Zorionez, txertoak balio izan du seigarren olatuan hala moduz surfeatzeko. Ea 2022ra ito gabe ailegatzen garen. Hori eskatuko diogu Olentzerori gaur eta bihar Iruñeko auzoetako karriketan. Zuhur, maskara eta distantziarekin, baina bizitzea “hau pasatzen den egunerako” utzi gabe.

Ongi pasa oporrik baduzu, eta urte berri on!

 

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko abenduaren 23koa]

Abendu hondarreko kronika

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Abendu hondarreko kronika”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-30 09:02

    Bardo Nafar hori,

    Gaur, abenduak 30, GARAren NAIZ digitala baldin eta eskura baduk, irakur ezak Nacho Cárdenasen arikulu orwellianoa