Abarkak asfaltoaren gainean

Abarkak asfaltoaren  –

v class="embed-responsive embed-responsive-16by9"> <iframe class="embed-responsive-item" src="https://cloud.tokimedia.eus/public/audio/59664/embed" allowfullscreen></iframe></div>

Atzo iragarri zutenez, abenduaren 24an berriz ere Iruñeko karriketan barna ibiliko da Olentzero buru handia, maskara ongi jantzita. Ez da faltako musikarik, dantzarik, gurdirik… ezta animaliarik ere. Olaia L. Garaialdek Berria egunkarira eraman du irekitzeko dagoen meloia: Eguberrietako kalejiretan animaliak erabiltzearena, alegia. Antiespezismoaren prismatik aztertu du gaia, animalien zapalkuntza salatuz. 

Abarkak asfaltoaren gaineanHorri, beste ikuspegi bat gaineratu nahiko nioke minutu bateko manifestu honetan. Antolatzaileen arabera, animaliak erabiltzearen helburua landa eremua hirira eramatea omen da. Badirudi Olentzero simaur usaina dela haientzat. Simaur usaina eta baserria, mendia eta zelai berdeak. Euskal Herri bukoliko bat. Eder, baina batik bat euskararik gabea. Postaleko estetika huts.

Antsoainen bazter utzi dute animaliak erabiltzearen ideia, eta ez du euskalduntasunik galdu. Iruñeak badu zer ikasi inguruan dituen herrietatik. Are, animaliak askatzeaz gainera, euskaldunaren irudi zaharkitu eta bat eta bakar horretatik askatzea ere lortuko lukete. Hirirako Olentzero urbanoa hobetsi beharko genuke, abarkak asfaltoaren gainean ibiltzen baititu.

asfaltoaren gainean

BARDO GORRI NAFARRA