A Gripeak memorian eraginik ote du?

chaps1, Flickr
chaps1, Flickr

‘Eskuak behar bezala garbitzeko jarraibideak:’. Halaxe dio komuneko paretean itsatsirik topatu dudan kartelak.

Eman beharreko pausuak, honakoak:

-Eskuak busti eta esku-barrenentan xaboi likidoa jarri…

-Esku barruak bata bestearekin igurtzi, atzamarrak gurutzatuz.

-Esku barren bakoitza beste esku gainarekin igurtzi, atzamarrak gurutzatuz.

-Atzamarren muturrak igurtzi…

-Hatz lodien inguruak ere bai…

-Baina eskumuturrak ere…

-Xaboia urarekin kendu eta eskuak erabilera bakarreko esku oihalarekin lehortu.

Guzti hori, pausu bakoitza irudikatzen duen argazkiekin hornituta, noski, eta koloretan.

Ez ote gara gehiegikerietan erortzen ari? 18 urtetik gorako nork ez daki eskuak garbitzen? Neurriak hartu behar direla egia da, kalteak aurreikustea eta sahiestea hobe dela, baita ere. Baina ez dakit ez ote garen histeria puztutzen ari… Gero gizarte alarmista garela esango dute…