Mekauen zotz (El pintor de batallas)

el-pintor-de-batallas.jpg

El pintor de batallas.
Arturo Pérez Reverte.
Alfaguara (Hispánicas) 2006.

Gorrotagarria ere egiten zaigu halako apaju baten lana goratzen ibiltzea, baina esan ohi den bezala, batzuetan agerikoaren aurrean errenditu beharra gertatzen da: El pintor de batallas hau, nobela sendoa da. Oso sendoa. Lehendik ere ezagutzen genizkion El Capitán Alatriste, La carta Esférica eta besteren bat ere bai, La tabla de Flandes (?), baina orain artekoetan, hauxe dugu maiteen. Agian izango da, gainera, gairik gogorrena darabilelako: gerra. Argazkilari erretiratu bat, Mediterraneo ertzeko gaztelu batean bizi da eta han ari da pintatzen gerra guztiak bildu nahi dituen mural handi bat. Bidean galdutako amodio bat ere badarabil oroitzapenetan. Halako batean gizon baten bisita jasoko du, gerra batean erretratatu zuen soldadu etsitu batena: andrea eta semea hil zizkioten, besteak beste. Hortik aurrera dialektika interesgarri bat sortzen da bien artean, eta tarteka luzexka egiten den arren, zinez dago ongi eta, esan bezala, sendo eramana kontakizuna. Gainera primerako amu bat jartzen dio irakurleari, (nola zen potoloaren hura Harkaitz, MacGuffina?). En fin, ba hori, ahal baduzue, ez erosi, diru beharrik ez du eta Cartagenako iberikoak, baina ahal dela, irakurri. Gaztelania primerakoa du, gainera, nahiz eta ez naizen oso seguru behin eta berriz darabilen “salir afuera” ondo esanda ote dagoen.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)