98.3 FM – Wifi bidez…

98.3 FM

98.3 FM - WBorroka luze baten ostean, Euskalerria irratiak lortu zuen lizentzia, eta hala ere, ez du bere xarma galdu. Garrantzitsua iruditzen zait adierazpen zelebre hau argitzea. Institutura joaten nintzenean bala koadrila handi xamar bat elkartzen ginen, eta klasetik kanpora ere harreman berriak hasi ginen ehuntzen. Adiskide hauetako batek, 16 urterekin, kotxea hartu eta alde batetik bestera ibiltzen zen gidatzen, izan lagun zaharrago batek utzitako autoa, edo beltzean erositakoa, edo batek daki.

18 urterekin gidabaimena lortu genuen biok. Ni pozik nengoen, oso, autorik eduki ez arren banuelako besteena gidatzeko parada, baina adiskidea goibel antzera nabaritzen nuen: “zer gertatzen zaik ba, hiri? Gidabaimena aprobatu, kotxea etxean eta hala ere muturra okertuta?” Nire lagunaren erantzunak hankaz gora utzi ninduen: “orain, baimenarekin, ez da lehen bezain emozionantea izango“.

Euskalerria irratiak, baimenarekin edo baimenik gabe, lan emozionantea dauka aurretik, eta Nafarroan une berezi honen inguruan informatuko duen hedabideen artean seriotasun erreferentea izango da, zalantzarik gabe.

Egin duten meme kanpainak argi utzi du frekuentzia aldaketa; errepikagailuak iristen ez diren tokian bizi zaretenontzat, Zaldieroaren konponbidea duzue onena!

98.3

98.3 FM – W

Astelehenetik FM 98.3 dialean emitituko du Euskalerria irratiak