Museoak Egunpasa antolatu du igandean Tolosan ospatuko den II.alarde napoleonikora

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERA

1813ko ekainaren 25ean 24 ordu iraun zituen bataila garrantzitsua gertatu zen Tolosan. Hilabete eta erdi geroago, armada aliatuak Donostiako arpilatze eta errausteari ekin zion. Tolosan gutxi gorabehera 45.000 soldaduk parte hartu zuten, frantses tropen eta hainbat herrialdeetako -ingelesak, espainiarrak, portugaldarrak, italiarrak eta alemaniarrak, besteak beste- gerlariek osatutako armaden artean. Batailak tolosar eta frantses gendarmeen goarnizioaren artean (300-600 gizon) bost urte eta erdiz izandako elkarbizitzari amaiera eman zion. Aliatuek Donostia suntsitu aurretik, frantsesek Donostian dena lapurtu omen zuten. Honela, Tolosan ere berdina gertatuko zela pentsatu daiteke, baldin eta jendarmeria frantsesa bertan egon izan ez balitz.

Gertaera hori gogoratzeko Andia Kultur Elkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin, batailaren oroitzapen alardea antzeztuko du Tolosako kale eta plazetan, datorren ekainaren 3an, igandean. Alarde honetan 100 partaide baino gehiago arituko dira, uniformeekin eta garai hartako armekin. Tolosako Musika Bandak ere hartuko du parte, baita Donostiako Elkarte Gastronomikoko Zehar-txirula eta Danborren Sailak ere, eta garaiko martxa militarrak joko dituzte.

Igandeko festa hau gertutik ezagutzeko EGUNPASA antolatu du museoak, ondorengo egitauarekin: 

  • 10.45 Parte hartzaileen elkartzea Nafarroako Zubiko bisitaldi gidatuan. “Tolosako Bataila”ren azalpena, Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondoren esku. Zerkausian hamaiketakoa.
  • 12.00 Ikuskizunaren hasiera eta Musika Eskola sarreran armen ikuskatzea. Kaleetan barrena desfilea eta Euskal Herria Plazan eta Trianguloan tiroketak.
  • 13.00 “Batall de Vitoria” sinfoniaren interpretazioa, “El triunfo de Wellington” bezala ere ezaguna, Tolosako Musika Bandaren eskutik eta irudikatze koreografikoa Nafarroako Zubian.
  • 14.00 Tropen azken desfilea.
  • 14.30 Bazkari herrikoia alardeko parte-hartzaileekin Zerkausian. Menu berezia, musika zuzenean eta hainbat parodia.
  • 17.00 Bisitaldi gidatua. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleen zehar bisitaldi gidatua egingo da. Arreta berezia jarriko da frantsesen inbasioaren bitartean paper garrrantzitsua izan zuten eriakinetan.

Prezioa: 35€ (Azalpenak, mokadua, bazkaria eta bisita gidatua)

Egunpasarako lekua erreserbatu nahi duenak ondorengo aukerak ditu: 

· Lotura honetan izen-ematea egitea

· mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidean

· Telefono honetan 943 88 99 00

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.