Mintza eguna 2012 Santurtzin


Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa … eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 21era arte erosi daitezke.
Nagusien menua 20€tan
Umeen menua 10 €tan
Zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue. Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.