36ko hobien mapa egin du Jaurlaritzak

36ko gerrarekin eta errepresio frankistarekin zerikusia duten hobien kokaguneari buruzko behin-behineko mapa da Jaurlaritzaren webgunean ikus daitekeena, “handituz eta zehaztuz joango da ezagupen, informazio eta ikerketa berriek emaitzak ematen dituzten heinean”. Oroimen historikoan lan egiten duten elkarteei eta 36ko gerran nahiz errepresio frankistaren garaian desagertutako biktimen hobiak egon daitezkeen lekuari buruzko informazioa eduki dezaketen guztiei hartu-emanetarako gune bat eskaini nahi die Jaurlaritzak.

Era horretan, “frankismoaren biktimei gizarte-aintzatespena” eman nahi die, “askatasunaren eta balio demokratikoen alde egindako borrokarengatik”.

Mapan agertzen diren hobien fitxa teknikoak  UTM koordenatuak, hilobiaren ezaugarriak eta aldez aurreko txostena aurkezten ditu. Baita dokumentu historikoetan nahiz bibliografikoetan jasotzen den informazioa husten da, dagoen neurrian.

MzYwMg==

Irudia | Aranzadiren ikerketan oinarritzen da oroimenaren mapa | Aranzadi | LGPL
memoria historikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude