Zirt edo zart

iturrino-2.jpg iturrino-1.jpg

Sonia Uribe maiteak bi azal proposatu dizkio ITURRINO HANDIA eleberriari. Lehenago ere egin ditu azalak nire eleberrientzat: MUGETAN, EULIEN BAZKA, MUTUAREN HITZAK… Artista bikaina da Sonia, zinez. Oraingo biak ere apartak egin ditu, ene gusturako. Baina korapilo batean sartu nau, ez baitakit bietatik zein den ederrago, zein erakargarriago. Bietako zein hautatuko zenuke zeuretzat? Laranja kolorekoari A deituko diogu eta Matisseren erara eginda dagoenari B. Ardura ez badizu, esan hemen azpiko iruzkinetan, zein duzun gustukoago. Mertzi.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

35 pentsamendu “Zirt edo zart”-ri buruz

  • Aupa:

    Biak dira ederrak. Lehenengo begiratuan, A gustatu zait gehiago, baina zenbait segundu biei begiratzen egon ondoren, B gailentzen dela esan beharko.

  • B, denborari hobeki eutsiko diolako.
    A-ri publizitarioegia deritzot.

  • Biak ederrak. Edukiari leialagoa zaio ordea A, nire ustez behintzat, sotilagoa eta misteriotsuagoa da gainera.

  • sin duda alguna la de la izquierda, Iturrino, Oja u Orson no tendrían duda alguna: Matisse es perfecto para una portada de Rex Stout, queridos amigos…

  • Liburuaren edukina ezagutu gabe… Bk bistarako gozamen handiagoa eskaintzen didan bitartean Ak horrelako zartako bat ematen dit sabelean begiratzen dudan bakoitzean.

  • Tarteko zerbait behar dut!

    A parasikologia, sasifisiologia, esoterismoa, ezkutua, argia bilatu, erlijioak, sektak, bilatu, autolaguntza liburua…

    B [bi buruko emakumea. kosta zait bere zangoei heltzen ari zela ikustea.] konplizitatea, sekretua, malizia eta sensualitatea?, beltza eta ia tropikala, salsa, salsa…

    B dudarik gabe, guztiz konbentzitzen ez nauen arren, A ukitu ere ez nukelako eginggooooooooo

  • Liburuaren azala blogean erabakitzen…

    Hasier Etxeberriak blogean idatzitako nobela bat paperean publikatuko du aurki Susa argitaletxeak. Bi azal egin dizkio bere portadistak, biak gustatu zaizkio egileari. Zein aukeratuko du(gu)? Gure esku ere badago.
    Zer diozue zuek?…

  • Niri A gustatzen zait.

  • Niri ere A gustatu zait lehen begiradan, baina iturri bezala zenbait segundoz begira egon ostean, B esan behar.

  • Aupa Hasier.

    Ideia ona iruditu zait bi azal hautazkoak hemen jarri eta jendearen iritziak kontutan hartzea. Liburuaren mamia blogean sortutakoa izanik, liburuaren azala ere blogetik kudeatzen hastea, txapo!

    Blogak eta literatura binomioa…. hobeto uztartzen ari ote den zantzoa daukat.

    niri B aukera gehiago gustatu zait. Susako aspaldiko portadarik onena egingo ez ote duzuen…

    noizko plazaratuko da ba liburua?

    bart zerbait entzun ote nuen…. duda daukat

  • Niri, A.

  • Bi azalak ederrak dira… Bietako edozein!

  • Niri B gustatzen zait gehien, dena den, A ere polita dela esan behar.

  • Niri A azala gustatu zait gehien; lehenengo begiratuan erakargarriagoa da.

  • […] ITURRINO HANDIA eleberria Otsailaren 22an plazaratzeko asmotan gabiltza. Beraz, lasai antzean ibiltzeko, azalaren auzia aurki erabaki behar dugu. Hemen egin genuen kontsulta Sonia Uribek egindako bi azaletatik bat hautatzeko, baina gauzak paretsu doaz (B aukera apurtxo bat aurrerago). Urtarrilaren 17an amaitutzat emango da kontsulta hori. Hala ba, parte hartu nahi duenak badaki. Esker mila. zabaldubildudel.icio.us […]

  • Biak ederrak, baina aukeran… bai, B.

  • Nik lehengo azalaren aldeko egiten dut. Askoz gehiago gustatu zait. Azala baino mamia nahiago izango ahal dugu hala ere…

  • Lehenengo azala serioagoa dirudi, ateak zabalik uzten dizkio lehen begiratuari, eta oso sujerentea da.

  • liburuaren edukia ezagutu gabe (!), A iruditzen zait politagoa, garbiagoa.

  • A erakargarriagoa egiten zait.

  • Neri B gustatzen jata.

  • A-k gehiago konbentzitzen nau.

  • A, sotilagoa da

    (baina liburudendetako apaletan jartzeko, B-k amarru hobea dirudi)

  • Zalantzarik gabe A. Baina inongo zalantzarik gabe. Apaletan jartzeko ere aprosagoa iruditzen zait. Gero barruan zer datorren beste kontu bat izango da. Ea oraingoan Eulien Bazkan baino finago dabilen Hasier.

  • Nik A nahiago dut. Batzuek erran duten gisan, badu misterio kutsu bat, interesa pizten dit.

  • B begietatik gehiago sartzen jata.

  • Nik A nahiago

  • Nik ere A nahiago, nahiz eta puntu artifizial bat duen.

  • weissmuller 2007-01-15 21:42

    A

  • […] Bihar, hilak 17, amaituko da ITURRINO HANDIA nobelarako proposatu diren bi azalen arteko hautua egiteko kontsulta. Parte hartu nahi baduzu, hemen duzu aukera. Orain arte( Urtarrilak 6ko goizeko 8ak), 33 lagunek eman duzue iritzia. Krosko erdigatik, A aukera ari da nagusitzen. Eskerrik asko. zabaldubildudel.icio.us […]

  • Ni B azalaren alde.
    eta ni B azalaren alde ere.

  • […] Kontsultak argi erakutsi du, bi azalen artean A aukera duzuela nahiago. Zortzi lagunen aldea atera dio B aukerari. Eskerrik asko galdeketa honetan eskuartu duzuen guztioi. Ez zarete makalak. Hala ere, etxekook —eta editoreak berak ere bai—, B aukera dugu nahiago. Beraz, enpate tekniko bat dago. Zer egin? Bada, zirt edo zart egin behar honetan, B aukeraren alde egingo dugu. Saiatuko naiz gure hautua argitzen. […]