Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan – 

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian: Gaur 2020-4-24, ostirala, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 34 hildako berri izan omen dira, Araban 4, Nafarroan 8, Bizkaian 16, Gipuzkoan 6, Iparraldean?. Paisos Catalans 10550 guztira. Euskal Herrian guztira 1612 hildako, 503 milio biztanleko (1612/3,2) Espainia baino okerrago. Katalunian aurreko asteko ostegunean bikoiztu egin zituzten hildakoak (zahar egoitzetako batzuk zenbatzen), baina “hemen” jarraitzen dute benetako hildakoak zenbatu gabe (ezkutatzen).

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 331 / 0,32 = 1034 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 417 / 0,64 = 651.
3.- Bizkaia: 627 / 1,15 = 545.
4.- Gipuzkoa: 235 / 0,71 = 330.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1612/3,2 = 503 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan (worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 10550 / 14,2 = 742.
2.- Belgika: 576.
3.- Euskal Herria: 503.
4.- Espainia: 482.
5.- Italia: 430.
6.- Frantzia: 335.
7.- Britainia Handia: 287.
8.- AEB: 154.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian, Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Pandemiaren erdian, Euskal Herriko langile gehienok lanean, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, non ondorioak nabarmenak izango diren, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago. Urkullu hauteskundeak antolatu nahian, baimena ematen baldin badiote.

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan