24 orduz euskaraz arnasteko parada

 

Uda garai paregabea da bestela ezinezkotzat ditugun helburu horiek erdiesteko. Euskara ikasteko edo hobetzeko esaterako. Horretarako egin dute urtero legez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzak, Habek eta gainerako euskaltegiek, udako barnetegietan matrikulatzeko deialdia. 24 orduz euskaraz arnastu, bizi eta giro onean gozatzeko parada emango dizuten barnetegietan izena emateko aukera ezin galdu. Aurreko urteetako 1430 ikaslek eman zuten izena eta aurten gehiago ere espero dira, zu zeren zain zaude?

udako barnetegiak

 

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.