2019ko abesti kutunak

2019ko abesti kutunak –

2019an argitaratutako euskal kanta eta diskorik onenen zerrenda osatu du Badok atariak, makina bat musika zaleri iritzia eskatuta.

Andoni Tolosa

Berria egunkariko disko kritikaria.

ABESTIAK

  • Ibon RG – Baldintza Subjektiboak
  • Unama – Zalantza
  • Igor Arzuaga – Gorbeia
  • Maite Larburu– Berdin Bihurtu Ginen
  • Larra Bideak – Zerua
  • MICE – Laino Ilunak
  • Mugaldekoak – Zer Duzu?
  • Jupiter Jon + Amaren Alabak – Plañu Niz Bihotzetik
  • Joseba Tapia – Putzu Guztiek Dute Ondoan Apoa
  • Kau Kori Kura – Tourist Ez Go Home
  • Pelax – A aldea
  • Joseba B. Lenoir – Ezezagunerat

DISKOAK

  • Ibon RG – Hil Zara
  • Unama – Iduzki Xuria
  • Larra Bideak – Larra Bideak
  • Maite Larburu– Hezurren azpian
  • MICE – Zilar Printzak
  • Jupiter Jon + Amaren Alabak – cOUPAGES#3
  • Joseba Tapia – Tranpaldo
  • Physis Versus Nomos – Arraro nioenean
  • Kau Kori Kura – Mozorro Gaua
  • Joseba B. Lenoir – Instroak Vol. 3
  • Askoren artean – Züberoako Kantariak
  • Juan Mari Beltran – Kostaldeko Soinuak

.

Jaione Dagdrommer

Gaztezulo aldizkariko musika kazetaria.

Beti iruditzen zait 12 disko eta abesti gehiegi direla, ezingo dudala zerrenda osatu, baina errepasoa egiten hasten naizenean motzegi geratzen zait kopurua. Zerrenda hauetan beraz batzuk daude, baina inondik inora ere ez denak.

ABESTIAK

  • Arima – Beso(Ak)
  • Eñaut Elorrieta – Eguzki argitan
  • Habi – Badakit
  • MICE – Errekastoa
  • Orbel – Ama
  • Hartz – Noria
  • Physis versus Nomos – Izarkia
  • Zea Mays – Kea
  • Maite Larburu – Extrasistolea
  • Ibil Bedi – AmA

DISKOAK

  • Arima – Metamorphosis
  • Eñaut Elorrieta – Irteera argiak
  • Habi – Loratu
  • Hartz – Gaueko
  • Ibil Bedi – Berandu baina garaiz
  • Joseba B. Lenoir – Instroak Vol. 3
  • Lukiek – Lukiek #1
  • Maite Larburu – Hezurren azpian
  • Orbel – Hegan
  • Pelax – A-B/D-E
  • Physis Versus Nomos – Arraro nioenean
  • Zea Mays – Atera

.

Ion Etxebarria Kortabarria

Hala Bedi irratiko Hiru Kortxea saioko kidea.

HAMABI KANTU ILUN

Hamabi kantu ilun. Ilun bezain itogarri eta mingarriak. Kantu ero eta urduriak, esperimentaziorako tartea eskaintzen dutenak, mantso zein biziak, misterio puntu bat duten kantuak. Hotsak, zaratak, auhenak eta garrasiak. Etxean, lanerako bidean, mendian edo oheko goxoan entzun ditzakegun kantuak, mundu zingiratsuago batera eramango gaituzten kantuak. Halakoxeak dira, abenduko egun eguzkitsu bezain hotz honetan, amaitu berri den 2019. urteko kantu zerrenda amaiezinetik aukeratu ditudan hamabi kantu.

ABESTIAK

  • ALBA – Lerrozuzena askatzen
  • Ibon RG — Hil zara II
  • Inoren Ero Ni – Il cercatore di perle
  • Joseba B. Lenoir – Apatxeren sukar ametsa
  • Jupiter Jon + Amaren Alabak – Plañu niz bihotzetik
  • Kaskezur – Pasokoak
  • Lumi – Heroi eroriak
  • MICE – Errekastoa
  • Nire – Seinalea
  • Orbel – Ezezagunak
  • Serpiente – Ihes egin
  • Willis Drummond – Izaki askeegiak

DISKOAK

  • Abereh – Laino eta belatz artean
  • Assata – Dantzatu, madarikatuok!
  • Ibon RG – Hil zara
  • Joseba B. Lenoir – Instroak Vol 3
  • Joseba Irazoki – Ez nostalgia, pieza instrumentalen bilduma
  • Kaskezur – Ihesi doaz animaliak
  • Lumi – Itzal zikinak
  • MICE – Zila printzak
  • Nire – Hemeretzi
  • Orbel – Hegan
  • Pelax – A-B/D-E
  • Willis Drummond – Zugzwang

.

Koldo Otamendi

Musikazuzenean.com web eta telebista saioko arduraduna.

Gurean euskaraz argitaratzen den disko kopurua handia ikusita (aurten kasik 200 lan inguru) ez da batere erraza 12 diskoren zerrenda osatzea, jakinik horietako asko eta asko urria eta azaroa bitartean kaleratzen direla. Lehen zerrendan 30 izendatu ditut. Bigarrenean, 20. Azken 12koa osatu arte. Beraz, hauek edo beste batzuk izan ahal ziren. Eta honek agerian uzten du gure musika eszenaren kantitatea eta kalitatea.

Urteko 12 disko onenak baino, arreta merezi duten 12 kantu eta diskoren zerrenda saiatu naiz osatzen, jakinik, hemen ere, disko eta talde interesgarri asko kanpoan utziko ditudala.

Hemen lagin bat; sarean barna nabigatuz gero, uzta osoa deskubritzeko aukera dago.

ABESTIAK

  • Etxekalte – Erabaki
  • Habi – Badakit
  • Hartz – Sokarik lodienak
  • Inoreneroni – Amen eta orain
  • Kaskezur – Eta gero zer
  • Lukiek – Kontuz!
  • Mocker’s – Pegaso
  • Occhi di Farfalla – Emari berriak
  • Orbel – Oihu
  • Pelax – B
  • Saia Goait – Abiadan
  • Txorroskilo – Durango 95

DISKOAK

  • Etxekalte – Gure hizkeran
  • Habi – Loratu
  • Hartz – Gaueko
  • Inoreneroni – Il cercatore di perle
  • Kaskezur – Ihesi doaz animaliak
  • Lukiek – Lukiek #1
  • Mocker’s – Oreka ahula
  • Occhi di Farfalla – Destino epikoak
  • Orbel – Hegan
  • Pelax – A-B/D-E
  • Saia Goait – Saia Goait
  • Txorroskilo – Doktrina neuro-terrorista

.

Julen Idigoras

Gaztea irratiko ‘B Aldea’ saioren gidaria.

ABESTIAK

  • Ezpalak – Eztanda
  • Lukiek – Vanpiro Zara Orain
  • XSakara – Gerlari Kemena
  • Habi – Azeri
  • Dupla – Badator
  • Physis Versus Nomos – Konpromezu
  • Zetak – Sagarra
  • Serge – Ispilu Hautsien Gainean
  • Zea Mays – Hiri Eri
  • Skakeitan – 2 Minutu
  • TOC – K
  • Etxekalte – Erabaki

DISKOAK

  • Ezpalak – Ezpalak
  • Etxekalte – Gure Hizkeran
  • Habi – Loratu
  • Kaskezur – Ihesi Doaz Animaliak
  • Lukiek – Lukiek #1
  • Dupla – Folklore
  • Pelax – A-B
  • Physis Versus Nomos – Arraro Nioenean
  • Sua – Ordu Beltzak
  • TOC – Badau
  • XSakara – Bihotzarentzako Pilulak
  • Willis Drummond – Zugzwang

.

Ihintza Orbegozo

Berria egunkariko disko kritikaria.

ABESTIAK

  • Serpiente – Zira
  • Hartz – Otso
  • Physis Versus Nomos – Bukle hontan
  • Pelax – B aldea
  • MICE – Zarata
  • Orbel – Gorputzak
  • Kokein – Itzalak
  • Joseba Irazoki – Bashorentzat
  • Kurkuma – Ego, Egon Schiele
  • Niña Coyote eta Chico Tornado – Geroa
  • Kaskezur – Buztinezkoa
  • Joseba B.Lenoir – Azken bake dantza

DISKOAK

  • Orbel – Hegan
  • Pelax – A-B/D-E
  • Physis Versus Nomos – Arraro nioenean
  • Üther – Maggot Bath
  • MICE – Zilar printzak
  • Arima – Metamorphosis
  • Lumi – Itzal zikinak
  • Olor – Zerua Urez
  • Willis Drummond – Zugzwang
  • Joseba B. Lenoir – Instroak Vol. 3
  • Inoren Ero Ni – Il cercatore di perle
  • Kurkuma – Kurkuma

.

Jon Urzelai

BADOK-eko kolaboratzailea.

‘THE NEW NORMAL’

Eztabaida errepikakorra da: hamarkada berria 2020an ala 2021an hasten da? Erantzuna edozein dela ere, badirudi aro berria rockaren hilobiaren gainean eraikiko dela. Ez da iragarpen arriskatua, jakina, urteak baitira gitarren heriotza kritikari askoren ahotan dabilela, klixe bihurtzeraino kasik. Adierazle argiak baditugu oraingoan, ordea, hasierak eta amaierak zehazteko gustatzen zaizkigun horietakoak. Deigarriena, Primavera Sound jaialdiak aurtengo ediziorako aukeratutako leloa: The New Normal. Normal berria, alegia. Zer den hori? Bada, dirudienez, jaialdiko afitxan letra lodiz adierazitako izenak reggaetoia eta kale musikak jorratzen dituzten artistez (ere) osatuta egotea. Hori, eta musikarien aukeraketa puskaz parekideagoa. Zerrendan J Balvin Stereolaben jarraian irakurri ahal izatea; Low ikusi ondoren Rosalía taularatzea. Rosalía, noski, nola ahaztu Rosalía? Jaialdien eredua eta muina ez dira aldatu, dena dela; erritmo berriak dantzatzen ditugu betiko dantza-pausoekin.

Baina hau Badok ataria da, ariko zarete jada pantailari kexaka. Utikan erdaretan eta Ebro ibaitik behera gertatutakoak, baita Pitchfork eta antzeko atarien aukeraketak ere; Euskal Herria beste kontu bat da. Edo beste tempo bat du, behintzat. Gurean ere topa genezake aldaketa horien zantzurik, halere. Makrojaialdiez eta haien kartelez gain, Berri Txarraken agurra da sintoma nabarmenena, euskal rock astunaren nagusitasunaren despedida ofizialtzat har baikenezake. Betiko ziruditen ska taldeen mutazioa ere azpimarratzekoa da, baita era paraleloan elektronikak hartu duen pisua ere. Zetak da, ziur aski, adibide arrakastatsu eta paradigmatikoena. Haien diskoaren aurkezpena ere, antzera: zale andana erreferente eta esperientzia berrien gosez, batera baina bakoitza bere kaskoekin. Hori bai, ez da dena berria hemen, oraindik ere ahoan aldarriak dauzkagu eta. Argi gorriak erakartzen gintuen lehen, bazterreko lurrunak orain.

Etorkizunak dakarrena dakarrela, datozen urteotan dantza egingo dugu, agidanez. Hogeigarren hamarkada itzuli da, baina kabaretik, krisi bortitzik eta faxismorik gabe. Tira, agian hobe azken esaldi hau ahazten baduzue. Kontua da dena dela berria eta hori da garrantzizkoena. Orainari distira dariola eta oro dela brand new, inguruko mamu eta aire zaharrak gorabehera.

ABESTIAK

  • Jupiter Jon eta Amaren Alabak – Zikilimarro
  • Mikel Iraeta – 20190609
  • Üther – Handinahikeria
  • G.A.Z Limbo – Pokergeist
  • Don Inorrez – Dardara Hura
  • Olor – Posmoderno
  • TOC – K
  • MICE – Orain Barre, Orain Negar
  • Willis Drummond – Izaki Askeegiak
  • Zetak – Errepidean
  • Physis Versus Nomos – Auhen Xuxurlatuak
  • Arima – Kale Grisak

DISKOAK

  • Lumi – Itzal Zikinak
  • Kaskezur – Ihesi Doaz Animaliak
  • Pelax – AB/DE
  • Ibon RG – Hil Zara
  • Verde Prato – Verde Prato
  • Unama – Iduzki Xuria
  • Moxal – Zaldikatu
  • Lukiek – #1
  • Inoren Ero Ni – Il Cercatore Di Perle
  • Eñaut Elorrieta – Irteera Argiak
  • Maisha MC – Vmme Sahar
  • Joseba B. Lenoir – Instroak Vol. 3

.

Panpi Merkapide

Irulegiko Irratiko Adi musika saioaren gidaria.

ABESTIAK

  • En Tol Sarmiento – Herri Urrats 2019
  • Gari eta Josu Zabala – 564
  • Xabi Bandini – Bizipiztiak
  • Xatiro – Beldurrik gabe
  • Lukiek – Automata
  • Gorpuzkingz – Gure plana
  • Sega Sound Killers – Alive
  • Gabezia – Piztia
  • Omago – Bakarti koldarrak
  • Izaro – Paris
  • Zetak — Errepidean
  • Deiedra – Arantzaz beteriko bidea

DISKOAK

  • Santa Barbara – Santa Barbara
  • Fusible – Fusible LP
  • Alba – Anomia
  • Unama – Iduzki xuria
  • Willis Drummond – Zugzwang
  • Diabolo Kiwi – Kokinkeriak fini
  • Orbel – Hegan
  • Ekhi Lambert – Haustura
  • Root’system – La prochaine sortie
  • Lumi – Itzal zikinak
  • Murgi – Sargia
  • Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak – Ibilbide terapeutikoa

.

Inaxio Esnaola Aranzadi

Berria egunkariko disko kritikari eta Herriko Burdina webeko arduraduna.

Euskarazko musikagintzak urte bakarrean ematen duen uztak mutur batetik bestera joateko aukera ematen dio entzuleari. Ikuspegi zabal horrek aberastasuna dakar belarrietara. Rock, pop, folk, elektronika, stoner zein muturreko metala topa daiteke nire hautaketan. Musikari mugak ez jartzearen ondorioa da.

ABESTIAK

  • Adrenalized – Gezurra ari du
  • Ezpalak – Begiak itxita
  • Gabezia – Dagokidan tokia
  • Kaskezur – Gora!
  • Numen – Lautada izoztuetan
  • Qverno – Zaldi eroak
  • Saia Goait – Mina
  • Sega Sound Killers – Adi!
  • Sharon Stoner – Otso
  • Unama – Huna iduzki xuria
  • Willis Drummond – Sari soziala
  • Zea Mays – Kea

DISKOAK

  • Conflict Noise – Agur eta Ohore
  • Ezpalak – Ezpalak
  • Gabezia – Hazi
  • Kaskezur – Ihesi doaz animaliak
  • Natali – Garena
  • Numen – Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko
  • Pelax – A-B/D-E
  • Saia Goait – Saia Goait
  • Sharon Stoner – Erraietatik
  • Unama – Iduzki Xuria
  • Willis Drummond – Zugzwang
  • Zea Mays – Atera

.

Xabi Doncel

Mondo Sonoro aldizkariko kolaboratzailea.

Norbera ez da ohartzen zein urte oparoa izan den, horretara jarri eta diskoak berriz entzun arte. Egiari zor, uste nuen zerrenda honetan agertzen diren hainbat disko eta kantu ez zirela aurtengoak, akatsen bat zegoela bidali zidaten zerrendan. Hain iltzatuta ditut burmuinean, ematen duela denbora luzez lagundu nautela.

Gainera, horrelakoak baloratu behar direnean zalantza bera suertatzen zait. Zentzu artistikoan, zein da unitatea, zer da kontuan hartu behar duguna? Kantua…? Diskoa…? Diskografia…? Okerrena da ez naizela ondorio argi batera heldu eta gero eta buelta gehiago eman, ideia hori gero eta katramilatuago ageri zaidala. Azkenean, zentzudunena iruditu zait 12 disko aukeratzea eta bakoitzetik kantu gogokoena. Ziurrena, merezi duen kanturen bat edo diskoren bat geldituko zen kanpoan, baina aizue, bidezkoena iruditu zait.

ABESTIAK

  • Moxal – Azalgorri
  • Lukiek – Don Gomes
  • Willis Drummond – Sari Soziala
  • Maite Larburu – Gona
  • Eñaut Elorrieta – Ez dago ezer
  • Omago – Jantzita eta josita
  • Kaskezur – Gora!
  • Keu Agirretxea – Ura eta bakea
  • Ezpalak – Eztanda
  • Serpiente – Ihes egin
  • TOC – When?
  • Don Inorrez – Errautsen argia

DISKOAK

  • Moxal – Zaldikatu
  • Lukiek – Lukiek #1
  • Willis Drummond – Zugzwang
  • Maite Larburu – Hezurren azpian
  • Eñaut Elorrieta – Irteera argiak
  • Omago – Omago
  • Kaskezur – Ihesi doaz animaliak
  • Keu Agirretxea – Ura eta bakea
  • Ezpalak – Ezpalak
  • Serpiente – Krisanteilu
  • TOC – Badau
  • Don Inorrez – Dardara hura

.

Iker Barandiaran

Argia astekariko disko kritikaria.

ABESTIAK

  • Assata – Esker oneko esklabuak
  • Unidad Alavesa – Zahartzearen onurak
  • Unidad Alavesa – Gure Jerusalem galdua
  • Gatz – Noraezean
  • Sua – Shame
  • Fly Shit – Heriotz gurutzatuak
  • Fly Shit – Fly Shit II
  • Managaitz– Espiralaren gailurra
  • Inoren Ero Ni – Amen eta orain
  • Jupiter Jon eta Amaren Alabak – Barkoxeko gatü jaleen kantorea
  • Señor No – Amaren seme
  • Gari eta Josu Zabala – 564

DISKOAK

  • 30% – Gertu ala urrun
  • Assata – Dantzatu, madarikatuok!
  • Fly Shit / Managaitz – Gaztaroko erokeri bat baino gehiago
  • Sua -Ordu beltzak
  • Inoren Ero Ni – Il cercatore di perle
  • Jupiter Jon eta Amaren Alabak – cOUPAGES#3
  • Gatz – Zertan sinetsi
  • Unidad Alavesa – Martin Martin
  • Hertzainak – Hertzainak (berrargitalpena)
  • Numen – Iluntasuna besarkatu nuen betiko
  • Onki Xin – After-egon
  • Revolta Permanent – Lobotomiak

.

Urko Ansa

BADOK-eko kolaboratzailea.

ABESTIAK

  • Sharon Stoner – Otso
  • Murgi – Me too
  • Kaskezur – Buztinezkoa 
  • Skakeitan – Apatia
  • Sua – 1021
  • Willis Drummond – Lehentasuna
  • Olatz Zugasti – Sorkinkerian galdu (zuzenean)
  • Jabier Muguruza – Krokodil
  • Zea Mays – Kea
  • Urtz – Aurpegi hori
  • MICE – Errekastoa
  • Zazkel – Estatu kolpea

.

.

2019an gehien entzundako abestiak

2019. urtean argitaratutako diskoetatik BADOK atarian gehien entzundako 20 abestien zerrenda.

  1. A aldea (Pelax, A-B diskoa)
  2. Soinuak duena (Joseba Tapia, Tranpaldo)
  3. Para-Parixen (Iñorkinak, Iñorkiñak)
  4. Urriko poema (Mikel Urdangarin, Hotza da NY is cold)
  5. Antzinako bihotz (Jabier Muguruza, Geltokiak izarretara)
  6. Alba (ALBA, Anomia)
  7. B aldea (Pelax, A-B)
  8. Porlanez ase (Occhi di Farfalla, Destino epikoak)
  9. Akerra Pekolarrera (Diabolo Kiwi, Kokinkeriak fini)
  10. Zahartzearen onurak (Unidad Alavesa, Martin Martin)
  11. Ezinaren izenean (Aguxtin Alkhat, 2020an argitaratzekoa den Hutsaren hatsa diskoaren aurrerapena)
  12. Mendiko presak (Osto eta Ale, Osto eta Ale)
  13. Gatubi (Diabolo Kiwi, Kokinkeriak fini)
  14. Gona (Maite Larburu, Hezurren azpian)
  15. Txalaparta beat (Maisha MC, Vmme Sahar)
  16. Gora! (Kaskezur, Ihesi doaz animaliak)
  17. Hariak (Ibil Bedi, Berandu baina garaiz)
  18. Ama (Ibil Bedi, Berandu baina garaiz)
  19. Erantzun I (Physis Versus Nomos, Arraro nioenean)
  20. Denboraren ibaian (Iker Lauroba, Negua)

.

2019ko abesti kutunak

.

2019ko abesti kutunak 2019ko abesti kutunak 2019ko abesti kutunak 2019ko abesti kutunak 2019ko abesti kutunak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.