Larunbatean Kontseiluak euskararen aldeko Herri Lasterketa antolatu du Iruñean

Lagunok,

Irailaren 22an goizeko 11:00etan, San Frantzisko plazatik abiatuz Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Euskal Herri guztian egun berean beste hainbat herritan eginen da lasterketa hau bera. Eta Iruñean San Fermin Txikitorekin batera izaki ibilbidea Alde Zaharretik egiteko aukera ezin hobea dela uste dugu.

Euskaraz bizi nahi duzuen adin guztietako lagunak 4,5 km-ko ibilbidean, nor bere martxan, baina guztiak euskaraz bizitzeko norabide berean, jai/kirol giroan korrika egitera deitzen zaituztegu: burua deskonektatzeko korrika egitea gustuko duzuenak, kuadrilarekin batera ibilbide polit hau egitera animatzen zaretenak, kross korrikalariak, zuen txikiek ere korrika egin dezaten nahi duzuenak (lasai, hauendako distantzia txikiagoko ibilbidea dugu esku artean!)… Anima zaitezte irailaren 22an Iruñeko kaleak hartzera!www.euskarazbizinahidut.org helbidean izena eman dezakezue (“Lasterketak” atalean), baita IKA Campion eta AEK Iruñezar euskaltegietan ere. Egunean bertan 9:30etatik 10:30etara San Frantzisko plazan izena emateko aukera ere izanen da.

Ibilbidea lotura honetan ikusgai duzue: hemen.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, hartu gure agurrik beroena!!
OHARRA.- Euskal Herriko beste hainbat lekutan izanen dira Herri Lasterketak.

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Larunbatean Kontseiluak euskararen aldeko Herri Lasterketa antolatu du Iruñean”-ri buruz