20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian

Herrialdeka, bizitasun handieneko udalerriak Nafarroa Garaian Egues, Aranguren, Berriobeiti, Elortz, Uharte Eguesibar, Orkoien eta Zizur dira, hauek guztiak Iruñerriakoak. Gipuzkoako udalerriak dira, berriz, Astigarraga, Irura, Oiartzun, Asteasu, Aduna eta Hondarribia, Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Beherakoak. Lapurdiko udalerri guztiak herrialdearen ekialde eta erdialdean kokatzen dira, hauek izanik Senpere, Hazparne, Jatsu eta Uztaritze. Azkenik, Bizkaiko udalerriak Mungia, Sopela eta Larrabetzu dira (Plentzia-Mungia eta Bilbo handia eskualdekoak).

Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat.

Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz). Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta sozio-ekonomikoko hainbat prozesu historikoren behatzaile izan gara. Irakurri txosten osoa hemen.

Instituzio antolaketa zentralistaren baitan identitate handieneko lurralde eremuen bazterketa ezagutu dugu. Bestalde, gune batzuen potentzial ekonomikoak, batez ere kostaldekoek, garapen prozesu ekonomiko eta sozial bizkortuak erraztu dituzte. Honek guztiak garapen ekonomiko eta sozialeko gune garrantzitsuko geografia sozio-ekonomikoan kokatzen gaitu, baita, ordea, prozesu honen eraginik jasan ez duten beste askoren artean ere.

Euskal Herriaren lurralde garapeneko ikuspegi batetik, beti ere ekonomia eta gizarte alorrean, ezinbestekoa da gune guztien garapen orekatuena behatu eta eskaintzea. Alta, zilegi da galdetzea ia baldintza hauetan  lurraldearen osotasunari dagokion bizitasun ekonomiko eta soziala bermatzea posible ote den edota saihestu ote daitekeen erakargarritasun ekonomiko eta sozial altuaz mesedetuta dauden guneen erakargarritasuna, batez ere hiriburuak eta hauen eragin esparruak.

Helburua bizirik dagoen lurralde arteko lehiakortasunaz jabetzean datza. Izan ere, honek geografia kontzentratuago bat eragiten baitu hutsarte zabalekin.

Euskal Herriko udalerrien jasangarritasunaren eztabaidak ikuspegi desberdinak izan ditzake, hala eta guzti ere, oinarrizko gaietan lurralde orekatu bat bermatzearen erantzukizuna gailentzen da.

Ikuspuntu honetatik, Gaindegian, ikuspegi bateratzaile batetik, udalerri bakoitzaren bizitasun ekonomiko eta soziala neurtzeko eredua garatzen saiatu gara (udalerri osasuntsua demografikoki, lanarekin, zerbitzuak…).

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
bizitasun ekonomiko eta soziala, euskal ekonomia, Euskal Herria, Gaindegia, udalerri harribitxi

Zer duzu buruan “20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian”-ri buruz

  • Ez dut “festa-zapuztaile” izan nahi, baina Eguesibar ez da eredu on bat:
    Higiezinen burbuilaren ondorioa da.
    -Eguesibarko herririk handienak, Sarriguren eta Gorraitz, (ia) ezerezetik sortu ziren. Sarrigurenen, izugarrizko boom demografikoa dago orain, gero denak batera handituko dira, denak batera zahartuko… Horrek esan nahi du orain eskola txikiegia dela, gero institutu falta egonen dela, etab.
    -Eguesibarren kasik ez dago lanik, industriarik, nahiz eta oso handia izan: jende asko bizi gara, eta egunero-egunero alde egiten dugu gure lanetara (gehienbat autoz, jakina). Bestalde, jarduera ekonomikorik ez = diru-iturririk ez. Eta izugarrizko jendeketari eman behar zaizkio zerbitzuak = zorrak.
    -Eredu hau txarra dela argi zegoen, izan ere Mendillorrirekin probatua zen jada: Mendillorri Eguesibarko herri bat zen, ezerezetik izugarrizko urbanizazioa egin zuten, diru pila egin, eta gero, zerbitzuak emateko ahalmenik ez zegoenez, Iruñeko auzo bihurtu zen.
    -Ustelkeria: burbuilarekin batera, Eguesibarrek izugarrizko ustelkeria problemak izan ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude