20 herritan izango da LABURBIRA film laburren zirkuitua

Martxoaren 4tik 29ra izango da LABURBIRA film laburren zirkuituaren 10. edizioa. Aurtengoa Erandion hasiko da, datorren astelehenean, eta hilabete bukaerara arte 20 herritan izango da. Euskal Herrian izango dira emanaldi gehienak, baina baita Londresen eta Parisen ere.

Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira. Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango dira. Lan hauek guztiak Durangoko Azokako Irudienea gunean izan ziren, pasa den abenduan.

Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak. Zenbait saiotan, gainera, emanaldien ostean solasaldiak izango dira zuzendari batzuekin. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

Aipatu bezala, 20 herritan izango dira emanaldiak:

  • Martxoak 4, Erandio
  • Martxoak 5, Hernani
  • Martxoak 7, Sondika eta Biasteri
  • Martxoak 8, Londres
  • Martxoak 10, Soraluze
  • Martxoak 12, Arrasate
  • Martxoak 13, Gasteiz eta Usurbil
  • Martxoak 14, Barakaldo, Bilbo eta Ermua
  • Martxoak 15, Arespalditza
  • Martxoak 17, Aramaio eta Atarrabia
  • Martxoak 21, Laudio eta Lasarte-Oria
  • Martxoak 23, Paris
  • Martxoak 27, Aizarotz
  • Martxoak 29, Igorre

Emanaldien egutegi zehatza ikusteko, egin klik hemen.

Informazio gehiago www.topagunea.org/laburbira webgunean aurkitu duzue, hala nola zenbait filmeren trailerrak, argazkiak eta eskuorria.

Etorri zinemara!

euskara, euskara elkarteak, film laburrak, ikus-entzunezkoak, Kultura, laburbira, topagunea, zinema

Zer duzu buruan “20 herritan izango da LABURBIRA film laburren zirkuitua”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude