#1euskara

Jardunaldia irailaren 19an izango da, Koldo Mitxelenan, 09:00etatik 14:00etara.

#1euskara

Euskara hizkuntza ofiziala izanik ere, bere ezarpenean ofizialtasuna disimetrikoa da, gaztelaniaren mesedetan. Horregatik, herri erakundeek euskarari lehentasuna eman beharko diote, bi hizkuntza ofizialen artean berdintasun egoera lortu nahi badute.

Herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatu eta oreka berdindu nahi bada, erabilera sozialean mugakizun handienak dituen hizkuntzaren alde jokabide positiboko neurriak eman behar dira, frogatua baitago, horiek gabe, arauen eragina mugatua dela hizkuntzaren garapenaren alde. Eragin sozial handia duten gainerako politika publikoetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak ereduzko jokabideak izateko erantzukizuna hartu nahi du esparru honetan.

Euskarak lehentasuna lortzeko beharraz, egoeraz eta estrategiaz gogoeta egingo dugu jardunaldi honetan. Hiru ikuspegi landuko dira: soziolinguistikoa, herri mugimenduarena eta zuzenbide administratiboarena eta administrazioarena.

Ikuspegi horiek guztiak ondo aztertzea garrantzitsua da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Izan ere, datozen egunetan onartuko du Aldundiaren esparruan euskararen erabilera nomalizatzeko dekretua. Modu horretan, Aldundiak lehentasunez erabiliko du euskara.

 

egitaraua

09:00-09:05 Ongietorria eta aurkezpena
Martin Garitano (Gipuzkoako diputatu nagusia)
Idurre Eskisabel (kazetaria eta EHUko irakaslea)

09:05-09:20 Euskararen lehentasuna hizkuntza ekologiatik
Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)

09:20-09:35 Euskararen lehentasuna barneratuko duen hizkuntza-politika
Paul Bilbao (Kontseilua)

09:35-10:00 Hizkuntza gutxituekiko lehentasunezko tratua, Eremu Urriko
Hizkuntzen Europako Gutunaren argitan
Vesna Crnic-Grotic (Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren batzordeko burua)

10:00-10:15 Galdera-erantzunak

10:15-10:20 Bideoa

10:20-10:35 Euskararen lehentasuna herritar euskaltzaleen begietatik
Elena Laka (abokatua eta Topaguneko lehendakaria)

10:35-10:50 Euskararen lehentasuna hedabideekiko harremanetan
Alberto Barandiaran (Hekimen)

10:50-11:05 Zumaiako osasun etxeko pediatren afera
Xabier Azkue Ibarbia (zumaiarra)

11:05-11:15 Galdera-erantzunak

11:15-11:30 Atsedenaldia

11:30-11:35 Bideoa

11:35-11:50 Euskararen lehentasuna EAEko Euskararen Legetik at
Iñigo Urrutia (EHU)

11:50-12:05 Euskararen lehentasuna udalerri euskaldunen ikuspegitik
Maren Belastegi (UEMA)

12:05-12:20 Euskararen erronka legalak
Iñaki Agirreazkuenaga (EHU)

12:20-12:35 Aldundiaren hizkuntzen kudeaketan euskarari lehentasuna ematen dion
dekretuaren aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundia

12:35-12:50 Galdera-erantzunak

12:50-13:45 Mahai-ingurua: zer egin euskararen lehentasuna lortzeko?
Vesna Crnic-Grotic, Nestor Esteban (EHE), Nerea Zubia (Oñatiko Udala)
Gai-jartzaile eta gidari: Idurre Eskisabel

 

Izena emateko, 2014ko irailaren 17ra arte:
nurruzmendi@gipuzkoa.net edo 943112394

#1euskara