1987: Arabako Hauteskunde Legea

Arabako Hauteskunde Legea –

1987ko martxoan Eusko Legebiltzarrean,  EAJtik zatitu berria zen Eusko Alkartasunak, gerora ezkerreko alderdien batasuna burutu zuten PSE eta EE-rekin batera, egun indarrean dugun lege elektorala atera zuten aurrera.

Arabako Hauteskunde Legea

Garai hartan abertzaleek ez zuten euskal erakundeekiko beren joera patrimonialista izkutatzeko ahaleginik ere egiten; ez eta egiteko beharrik ere. Euskaldunoi hemen jaiotzeko gustu ona izateagatik dagozkigun  Eskubide Historikoak ziren eguneroko mantra; gaur eguneko “erabakitze eskubidea”-ren ekibalentea, ulertzeko.

1983ko legea gainditzea zen proposatzaileen helburua,  PNV-k bultzatutakoa eta hauen alde jokatzen zuena. Kontra agertzen ziren abertzaleekin batera CDS eta Aliantza Popularrekoak, Estatutuaren erakikuntzan garatutako legeen xedapen eta zirrikitu juridikoetan babesten ziren: abertzaleen kasuan interes elektoral argiarekin. Fernando Buesa eta Emilio Guevara jabetu ziren eztabaida hartaz legebiltzarrean. Honela erantzun zion Guevara ordezkari sozialistak,  Lege Zaharrak eskuan, botatako hitzaldiari:

Errespetu handia diot Historiari. Historia orainaren zimendua dugula uste dut. Baina errespetu askoz handiagoa diot etorkizunari. Eta ez dut uste, argudio historikoak aitzaki, inork sistema injustuak iraunarazi ahal dituenik”.

“Eredu elektorala neutrala izan behar da.  Ez du inor saritu behar. Alderdien arteko lehia politikoa ahalbidetu behar du. EAJ-ren ereduak bozka distotsionatzen du, ez du lehia berdintsua bermatzen, ez dator bat kultura politikoaren balio unibertsalekin. Ez da eredu proportzionala, ez justua, ez neutrala”.

Guevarak,  urduri botazioa galduko zuelako,  honela zioen tribunan:

 “Gure eredu elektoralaren nagusitasun politiko, demokratiko, juridiko eta sozialaz ziur gaude.” (…) “Sufragioan gobernu formula hobea lortzea da helburua, eta ez matematika ariketa txiki bati erantzun borobila ematea” (…) “Lurraldeen ordezkaritza bermatzeko, sisteman distortsioak egotea nahitaezkoa da”.

Fernandok erantzuteko txandan  honela utzi zituen agerian EAJ-ren intentzioak:

“Zuk ez didazu konbentzituko lurralde txiki batek, ustezko eskubide historiko baten bertutez, besteen gaineko ordezkaritza izan behar duenik. Are gutxiago gain-ordezkaritza hori, defendatzen duen alderdi beraren mesede jokatzen duenean”.

Eusko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietako hauteskunde legea aldatu nahi duela iragarri berri du, Lurraldeko zenbait batzar administratiboetan azaldutako ekimenak bitarte, Ahaldun Nagusiak prentsaurrekoan berretsitako asmoa.

Mugimenduak ez du beste alderdi politikoen partetik erantzun handirik jaso.

Erantzuna, 1987ko martxoko eztabaida hura.

Arabako Hauteskunde Legea

Beti eskamak kentzen kentzen kentzen. Arabako Junteroa (PSE-EE)