15 segunduko elkarrizketa borra-kolpeka hasi aurretik, martxoaren 3ko manifestazioaren ondoren

martxoak 3 2012

Martxoaren 3aren 36. urteurrena. Manifestazioa amaitu eta gero dozenaka gazte gasteiztarrek PPko egoitzaren aurrean eserialdia egin zuten itxurazko 5 hilotzek lagunduta. Trafikoa moztu zuten. Ertzainak heldu zirenean hizketan egin zuten 15 segunduz. Nahikoa izan zuten denbora tarte hori, beste inolako saiakera baketsurik egin gabe, gazteak egurtzen hasteko. Arabako Gazte Iraultzak martxoaren 3ko ekimenen kronika egin du, baita bideoa ere.


Hedabide batzuk argitaratutakoaren kontra, argi eta garbi ikusten da bideoen ertzainei ez zitzaiela objekturik jaurti. Identifikatzeko eskaera egin bazuten ere, biolentzia izan zen berehala erabili zuten baliabidea. Argi dago protestaren jatorria bata ala bestea izan erantzun guztiz ezberdina erabiltzen duela Ertzaintzak. Adibidez, zer gertatuko da Andra Maria Zuriaren Plazan dendetan lo eginez aste osoa pasatzen badute M3ko hilketen aurka, M15 mugimenduak egin zuen bezala?

3 pentsamendu “15 segunduko elkarrizketa borra-kolpeka hasi aurretik, martxoaren 3ko manifestazioaren ondoren”-ri buruz

  • Zorionak eta elkartasuna gazte antolatzailei.

  • Benetan hunkigarria izan zen gazte belaunaldi berri bat ikustea kalean, lehen ilarakoak 16-17 urtekoak ziren, borrokaren lekukoari eusten. Txalo izugarria lanean ibili direnei, ehundaka gaztek jaso zuten lekukoa, izugarria izan zen Gasteizko eta Arabako gazteak kalean ikustea, erronka berriei erantzuteko prest, zorionak eta txapo zuei…

  • Zaharrak berri, gazteen amorragarri