Durangon mehatxu “faxistak” salatu dituzte Aralarrek eta Iratzarrik

cc-by-sa: daquella-manera
cc-by-sa: daquella-manera

Gutun horiekin Durangaldean egindako lanagaitik ezagun den Ganboak militantzia eta borroka “beldurragaitik” utzi dezan gura esan dute Aralar eta Iratzarrikoek, “era koldar eta zigor bakoan”.

Ganboari eta familiari elkartasuna agertu diete agerraldian. Haren lana “babestu” eta horretarako “askatasuna” exijitu dute, eta “bere oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen mehatxu faxista eta homofoboak” salatu. Beldur eta mehatxuen gainetik elkarrekin lanean jarraituko dutela diote.

Egoera hori salatzeko larunbatean, 12:00etan, egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Herriari zabaldutako dei zabala da Andra Marikoa, Eraso faxisten aurrean ez gara isiltzen lelopean egingo dabena.

Durangaldeaz gehiago: www.anboto.org

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria