Ekainean irakurriko ditugun 10 titular

Hauteskundeak eta zenbat katramila. Gainean dugu uda eta hona hemen, orakulutik zuzenean, ekainean irakurriko dituzun 10 titular esanguratsuenak. Badakizu beti asmatzen dudala! Adi!
Ekainean irakurriko ditugun 10 titular

1- Donostian dena konpondu da bapatean. Adituek ez dakite nola gertatu den eta Munillak dio “milagroa” izan dela.

2- Aingeru Mungiak baja eskatu du depresioagatik.

3- Hauteskundeen emaitzak ikusita, EAJk Errioxa Buru Batzar eta Kantauri Buru Batzar ere sortu ditu.

4- Gaizka Garitanok Almeria entrenatuko du datorren denboraldian: “Oso gustura nago erabakiarekin”, esan orduko kazetariek gela utzi dute.

5- Denis Itxasok Gipuzkoako zinegotzi bezala izendatu du bere burua.

6- Kulturarekin erlazioa duten administrazioko postuetarako derrigorrezkoa izango da bertsolaria izatea.

7- Gascok bere paparra liberatu du komunikazio arduradun gisa.

8- PLAZ!-ek EHBilduri bozka gehiago kentzea jarri du hurrengo hauteskundeetarako helburu bezala.

9- Bizkaiko Foru Aldundiak hauteskundeen tramitea abolitzea eskatu du, “total beti PNV ateratzen da”

10- Errege Kopako finaleko txiskuak Espainiako kultur ondare gisa deklaratu ditu Espainiako Kultura Ministeritzak.

.

10 TITULAR, etorkizuneko, umorea

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude