10 galdera proposamen bigarren selektibitaterako

10 galdera proposamen bigarren selektibitaterako –

“Nola konbentzituko zenuke lagun bat ez diezaion bozka Podemos-i eman?” Gezurra badirudi ere, horixe izan da Extremadurako batxilergoko zenbait ikaslek ingeleseko azterketan erantzun behar izan duten galdera. Ni ere examinetako galderak interes orokor eta gaurkotasunezko gaiekin lotzearen aldekoa naizenez gero, hona selektibitatearen bigarren deialdiko ariketak idatziko dituztenentzat inspirazio iturri izan nahi luketen 10 galdera proposamen:

azterketa

  • Zer (demontre) dira Donostia 2016 eta kultur hiriburutza?

  • AHTaren kilometro bat egiteak milioi bat euro balio badu, eta 200 km eraikitzen badira, zenbat m2ko igerilekua duen etxea erosiko du Iñigo Urkulluk?

  • Zenbat gradu eta master ikasi behar dira Zuhaitz Gurrutxagak adina lanpostu izateko?

  • Azaldu “soraio” hitzaren esanahia. Bertso batean erabil ezazu.

  • Ulermen ariketa: zerrendatu Martxelo Otamendik 10 minutu hauetan esan dituen bost hitz.

  • Txio bat akats ortografiko batekin bidaliz gero, zerk ematen du irudi hobea, ezabatu eta berriro idatzi edo horrela uzteak?

  • Zein da irakurri zenuen euskarazko azken liburua? Ahal dela, zehaztu mendea eta hizkuntza.

  • Zein edukiontzira bota behar dira, hurrenez hurren, arraina, plastikoa eta Yolanda Barcina?

  • Lurraren zein geruzaren azpian dago PSOEren sinesgarritasuna? Mesosfera edo Astenosferan?

  • Non galdu da Alex Ubago?

Besterik bururatzen zaizu?

10 galdera proposamen bigarren selektibitaterako

1986-(...)