1. eguna: iritsiera

P42204702013ko apirilaren 4ean atera nintzen nire herrialdetik, nire anai Mohamed Tanger-eko portuan utziz. Egun ahaztezin bat izan zen. Eguerdiko ordu batak inguruan iritsi nintzen Tarifara eta han Murtziara eraman ninduen herrikide batekin aurkitu nintzen. Egun hartan bertan, arratsaldeko 6tan, autobus geltokian utzi ninduen. Ez nuen ez ezer ez inor ezagutzen

Marokon nengoenean 6 urte neramatzan gutxi gorabehera herrialdea uzteko intentzioarekin, lana zegoen eta nuen arren. Beste herrialde batera abiatu nintzen bizitza berri eta hobeago baten bila. Hasieratik aberria uztean sufrituko nuela suposatzen nuen arren, ez nuen uste nire hurrengo hilabeteetako sufrimendua hainbestekoa izango zenik.

31 urte ditut, Tanger inguruko herri batekoa eta gaur egun etorkin ilegala naiz. Nire helburua nire herria utzi nuenetik bizi izandakoa kontatzea da. Donostian bizi naiz. Benetan gaztelaniaz idazten dudan arren, nire blog-a euskarara itzultzea eskatu det.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude